219/2011 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. -Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

    Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

    Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak ekonomia horren xede gisa ezartzen du, lanbide heziketari dagokionez, prestakuntza-eskaintza etengabe produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituen gaitasunetara egokitzeko erraztasunak ematearena, gaurkotzeko sistema arin baten bitartez eta lanbide heziketako tituluak egokitzearen bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide-heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde-esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako maila ertaineko eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetara saretzeko betebeharreko baldintzak aldatzen ditu.

    Foru dekretu honen bitartez, goi mailako heziketa ziklo bateko egitura eta curriculuma ezartzen dira. Ziklo horrek aukera ematen du Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren titulua lortzeko. Hori guztia idazteko garaian, kontuan hartu dira araupetze zuzenaren printzipioak, administrazio publikoetako arau-ekimenei aplikatzekoak zaizkionak, bai eta Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen I. tituluko I. kapituluan arauen kalitatea hobetzeko ezarritako gainerakoak ere. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretua garatzen du.

    Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

    Horregatik, Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

  2. -Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

    Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Hainbat gaitasunek definitutako lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautzen diren lanbide kualifikazioak. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko. Honakoak dira lanbide-kualifikazio horiek: Fluidoen banaketarako sare eta sistemen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lana planifikatzea, kudeatzea eta egitea; Instalazio termikoen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea; Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea; eta Hozte-instalazioen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea.

    Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

  3. -Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

  4. -Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

  5. -Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

  6. -Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

    Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, hauxe.

    DEKRETATU DUT:

  7. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Instalazioen eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da.

  8. artikulua. Identifikazioa.

    Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

    1. Izena: Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak.

    2. Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

    3. Iraupena: 2.000 ordu.

    4. Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

    5. Europako erreferentea: HNSN-5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

  9. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

    Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

  10. artikulua. Curriculuma.

  11. Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

  12. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

  13. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

  14. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horrek, izan ere, Bero eta Fluido...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR