926/1996 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako naturgune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak baditu naturguneak eta habitatak ugari, ofizialki horrelaxe deklaratuak daudenak, Nafarroako ekosistemen, lurraldearen eta paisajearen aberastasuna, aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna islatzen dutenak.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeak Nafarroako Naturguneen Sarea osatzea du helburu, besteak beste. Sare horretan sartzen dira Erreserba Integralak, Natur Erreserbak, Natur Lekuneak, Aisiarako Natur Eremuak, Monumentu Naturalak, Paisaje Babestuak eta Parke Naturalak.

Bestetik ere, sektoreko zenbait legeriaren bidez, europarrak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak emandakoak izanik, euskarri juridiko batzuk sortu dira guzti-guztiak ekosistemak, basa faunako eta florako espezieak eta haien habitatak, edota balio natural handiko mendiak babestu eta beren horretan mantentzen direla bermatzeko. Horregatik bada, ondoko hauek sortu dira: Hegaztien Babesgune Bereziak, Kontseiluko EEE/79/409 Zuzentarauaren bitartez eta basa hegaztiak kontserbatzeko asmoz; Babesgune Bereziko Eremuak, Kontseiluko maiatzaren 21eko EEE/92/43 Zuzentarauaren bitartez eta basa faunaren eta floraren habitatak kontserbatzeko asmoz; baita Basa Fauna Babesteko Eremuak ere, azkeneko hori basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean biltzen baitira.

Orobat, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak dio Erabilera Publikoko Mendiak eginkizun ekologiko ukaezina duten mendi publikoak direla, eta halakoa non haien azaleraren ehuneko bosta, gutxienez, bilakaera naturalaren menean utzi behar den, gizakiaren eraginetik bereizita, hori guztia landaredien eta estazioen aniztasuna bere horretan mantentzeko, izan ere aipatu Foru Legearen 22. artikuluak babesten baitu horrelako mendietako oihana, beren hedapena eta aniztasunarekin. Erabilera publikoko mendiak ingurugiroari dagokionez babestu beharrak direla gero eta nabarmenago dago, aipatu EEE/92/43 Zuzentarauan babestuak dauden baso eta habitatak kontserbatu behar baldin badira, hortaz bada, sartu beharrak dira Lehen Inbentario honetan, balio natural handiko eremu gisa.

Natura babesteko alorrean hain dira ugari euskarri juridikoak, urtez urte argitara ematen baitira, orain egokia dela Inbentarioa sortzea, Natur Eremuak, Habitatak eta Erabilera Publikoko Mendiak bertan bilduz. Inbentario horrek sistematikoki bilduko ditu horiek guztiak, euren katalogoarekin, hiritarrek eta gai horretan interesa duten elkarte edota erakundeek informazio orokorra hobeki jaso ahal izateko.

Inbentario honek deklarazioaren izaera du baina ez ordea eraketaren izaerarik, eta horregatik ematen da Foru Agindu gisa. Hemen leku natural bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatu besterik ez da egiten, hala nola, izena, zein udal dermiotan kokatzen den, azalera, deklarazioaren tresna juridikoa, e.a.

Azkenik, Inbentario hau sortzea eta argitara ematea, baita aldizkako berrikuspenak egitea ere, horren guztiaren helburua da interesa duen orok informazio ofiziala eta sistematikoa eskura izan dezaten, inoiz erakunde publikoen babes deklarazioa jaso duten zenbait lekuren ezaugarri bereziei buruz, beren horretan kontserbatu eta ondorengoei trasmititzeko asmoz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluarekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Naturgune, habitat eta erabilera publikoko mendien Lehen Inbentarioa, Foru Agindu honen eraskinean agertzen dena, onestea.

Bigarrena.-Inbentarioa eta haren aldizkako berrikuspenak egiteko, naturguneen eta habitaten ondoko sailkapenari jarraikiko zaio:

  1. Naturguneak.

    I.-Erreserba Integralak (EI).

    II.-Natur Erreserbak (NE).

    III.-Natur Lekuneak (NL).

    IV.-Aisiarako Natur Eremuak (ANE).

    V.-Monumentu Naturalak (MN).

    VI.-Paisaje Babestuak (PB).

    VII.-Parke Naturalak (PN).

  2. Habitatak.

    VIII.-Hegaztien Babesgune Bereziak (HBB).

    IX.-Basa Fauna Babesteko Eremuak (BFBE).

    X.-Babesgune Bereziko Eremuak (BBE) edo proposatutako lekuak, Kontseiluko 1992ko maiatzaren 21eko EEE/92/43 Zuzentarauaren ondorioz.

  3. Erabilera publikoko mendiak eta babesleak.

    XI.-Erabilera Publikoko Mendiak edo Katalogatuak (EPM).

    XII.-Nafarroako Oihan Ondareko Finkak(NOF).

    XIII.-Mendi Babesleak (MB).

    Hirugarrena.-Inbentarioak ondoko datuak zehaztuko ditu naturgune edo habitat bakoitzeko: izena, zein udal dermiotan dagoen, azalera, deklarazioaren euskarri juridikoa, mugapena, eta Erabili eta Kudeatzeko Planik edo inguruko babes eremurik ba ote duen. Mendi bakoitzeko bildu beharko da haren izena, udal dermioa, azalera eta, hala balitz, Erabilera Publikoko Mendien Katalogoan duen zenbakia.

    Laugarrena.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.

    ERASKINA

    Naturgune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa

    1. NATURGUNEAK

      I.-ERRESERBA INTEGRALAK (EI).

      AZALERA ZEDARRIZTAPEN ERABILERA ETA BABESTUTAKO

      1.1. Lizardoia (EI-1) Otsagi 656/1987 Foru Legea, apiri-289/1987 Foru Dekretua,138/1991 Foru Dekretua,9/1996 Foru Legea, 1996ko

      laren 10ekoa, Herrialdeko1987ko abenduaren 29koaapirilaren 11koa (1991ekoekainaren 17koa, Nafa-

      Hirigintza Arauei buruzkoa(1988ko otsailaren 19koapirilaren 26ko 53. N.A.O.)rroako Naturguneei

      lurraldea babestu eta era-23. N.A.O.) buruzkoa (1996ko ekai-

      biltzeko (1987ko apirilaren naren 28ko 78. N.A.O.)

      20ko 49. N.A.O.)

      1.2. Ukerdi (EI-2) Izaba 322 Idem Idem Idem

      1.3. Aztaparreta (EI-3) Izaba 100 Idem Idem Idem

      II.-NATUR ERRESERBAK (NE).

      AZALERA ZEDARRIZTAPEN ERABILERA ETA BABESTUTAKO

      2.1. Labeaga (NE-1) Bera 1,36/1987 Foru Legea, apiri-289/1987 Foru Dekretua,138/1991 Foru Dekretua,9/1996 Foru Legea, 1996ko

      laren 10ekoa, Herrialdeko1987ko abenduaren 29koaapirilaren 11koa (1991ekoekainaren 17koa, Nafa-

      Hirigintza Arauei buruzkoa(1988ko otsailaren 19koapirilaren 26ko 53. N.A.O.)rroako Naturguneei

      lurraldea babestu eta era-23. N.A.O.) buruzkoa (1996ko ekai-

      biltzeko (1987ko apirilaren naren 28ko 78. N.A.O.)

      20ko 49. N.A.O.)

      2.2. Itsusiko Haitzak (NE-2) Baztan 115 Idem Idem151/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 18koa (1991eko

      maiatzaren 22ko 65. N.A.O.)Idem

      2.3. Sanjuanxar (NE-3) Igantzi 2,8 Idem Idem138/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 11koa (1991eko

      apirilaren 26ko 53. N.A.O.)Idem

      2.4. Irubelakaskoa (NE-4) Baztan 107 Idem Idem Idem Idem

      2.5. Lanzko Basajaun

      Etxea harpea Lantz - Idem Idem Idem Idem

      2.6. Mendilatz (NE-6) Orbaitzeta 119 Idem Idem Idem Idem

      2.7. Puttarri (NE-7) Ergoiena 83 Idem Idem Idem Idem

      2.8. Ariztibarrena (NE-8) Hiriberri (Aezkoa) 556/1987 Foru Legea, apiri-289/1987 Foru Dekretua,138/1991 Foru Dekretua,9/1996 Foru Legea, 1996ko

      laren 10ekoa, Herrialdeko1987ko abenduaren 29koaapirilaren 11koa (1991ekoekainaren 17koa, Nafa-

      Hirigintza Arauei buruzkoa(1988ko otsailaren 19koapirilaren 26ko 53. N.A.O.)rroako Naturguneei

      lurraldea babestu eta era-23. N.A.O.) buruzkoa (1996ko ekai-

      biltzeko (1987ko apirilaren naren 28ko 78. N.A.O.)

      20ko 49. N.A.O.)

      2.9. Iñarbeko zintzurra Orotz Betelu

      Artzibar 266 Idem Idem151/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 18koa (1991eko

      maiatzaren 22ko 65. N.A.O.)Idem

      2.10. Txintxurrumearko potxea (NE-10) Artzibar-Longida 39 Idem Idem Idem Idem

      2.11. Gazteluko zintzurra (NE-11) Artzibar-Longida 72 Idem Idem Idem Idem

      2.12. Larra (NE-12) Izaba 2353 Idem Idem209/1993 Foru Dekretua, uz-

      tailaren 5ekoa (1993ko

      abuztuaren 2ko 94. N.A.O.)Idem

      2.13. Lasiako zulaka (NE-13) Zuñiga 70 Idem Idem Idem Idem

      2.14. Urederraren iturburua (NE-14) Ameskoabarren 119 Idem Idem Idem Idem

      2.15. Basaulako zulaka (NE-15) Ameskoabarren 86 Idem Idem Idem Idem

      2.16. Arbaiungo zintzurra (NE-16) Romanz.-Irunberri 1164 Idem Idem151/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 18koa (1991eko

      maiatzaren 22ko 65. N.A.O.)Idem

      2.17 Benasako zintzur. (NE-17) Nabaskoze 153 Idem Idem Idem Idem

      2.18 Burgiko zintzurra (NE-18) Burgi 155 Idem Idem Idem Idem

      2.19 Peña de la Abeja (NE-19) Cabredo 24 Idem Idem138/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 11koa (1991eko

      apirilaren 26ko 53. N.A.O.)Idem

      2.20. El Salobre edo

      Las Cañasko urtegia (NE-20) Viana 100 Idem Idem Idem Idem

      2.21. Olletako mendia (NE-21) Leotz 28 Idem Idem Idem Idem

      2.22. Kontearen Mendia (NE-22) Santsoain 130 Idem Idem Idem Idem

      2.23. El Juncal aintzira (NE-23) Tafalla 10 Idem Idem Idem Idem

      2.24. La Piedra eta San Adriango

      malkarrak (NE-24) Irunberri 393 Idem Idem151/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 18koa (1991eko

      maiatzaren 22ko 65. N.A.O.)Idem

      2.25. Irunberriko zintzurra Irunberri 406/1987 Foru Legea, apiri-,

      laren 10ekoa, Herrialdeko Hiri-

      gintza Arauei buruzkoa,

      lurraldea babestu eta erabiltzeko

      (1987ko apirilaren 20ko

      49. N.A.O.)Idem Idem Idem

      2.26. Kaparreta (NE-26) Galipentzu 35 Idem Idem Idem Idem

      2.27. Pitillasko aintzira (NE-27) Pitillas-Santacara 216 Idem Idem Idem

      2.28. Arquillo eta

      Valbaracesko ibarbasoak (NE-28) Falces 28 Idem Idem164/1991 Foru Dekretua, de

      apirilaren 25ekoa (1991eko

      ekainaren 3ko 70. N.A.O.)Idem

      2.29. Lobera eta Sotillosko ibarbasoak Caparroso 57,39 Idem

      Idem Idem Idem

      2.30. Sotogil eta Ramalhondo ibarbasoak -Azkoien-Funes 63 Idem Idem Idem Idem

      2.31. Eguarasko barrutia (NE-31) Valtierra 500 Idem Idem138/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 11koa (1991eko

      apirilaren 26ko 53. N.A.O.)Idem

      2.32. Ramaleteko ibarbasoa (NE-32) Tutera 50 Idem Idem164/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 25ekoa (1991eko

      ekainaren 3ko 70. N.A.O.)Idem

      2.33. La Remonta ibarbasoa (NE-33) Tutera 44 Idem Idem Idem Idem

      2.34. Agua Salada idoia (NE-34) Tutera 17 Idem Idem138/1991 Foru Dekretua, api-

      rilaren 11koa (1991eko

      apirilaren 26ko 53. N.A.O.)Idem

      2.35. El Pulguerko idoia (NE-35) Tutera -Cascante 50 Idem Idem Idem Idem

      2.36. Rincón del Bu (NE-36) Errege Bardeak 460 Idem Idem Idem Idem

      2.37. Caídas de la Negra (NE-37) Errege Bardeak 1926 Idem Idem Idem Idem

      2.38. El Quebrado, El Ramillo

      eta La Mejana ibarbasoak (NE-38)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR