105/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, 'Iruñeko Ingurabidearen itxiera Olatz-Olloki tartean eraikitzeko eta Iruñerriko iparraldera irteera bat irekitzeko proiektuaren eguneraketa' behin-behinekoz onetsi, hura jendaurrean jarri eta ukitutako udalei entzunaldia ematen diena, ukitutako ondasun eta eskubideen eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Atalak bere txostenean dio Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaileak (2010-2018) Olatz-Ollokiko bikoizketa hartzen duela kontuan 198. jarduketan. Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen plan zuzentzaile hori Herri Lan Batzordeak 2010eko urriaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Nafarroako Gobernuak, 2004ko uztailaren 26an, "Iruñeko Ingurabideko itxieraren eta Iruñerriko iparraldeko irteeraren trazadura" izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturik, eta 2004ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Aipatu egunetik, UPSa ezartzeko lurraldean jarduketa hauek garatu dira: Itaroa bizitegiko auzoberria, Itaroako merkataritza zentroa, Urbizkaingo urbanizazioa, Comansaren enpresa berria, Garden Center lorezaintza, Aldabarrengo urbanizazioa eta Urbiko industrialdea.

Esku-hartze horiek sakon aldatu dute lurraldea, eta Iruñeko Ingurabidearen (PA-30) itxiera galarazten ez badute ere, aurreikusita den soluzioaren arabera, trafiko berriak ekarri dituzte, hiri zerbitzu gehiago ezarri dira eta bidearen beste pertzepzio bat dago: integratuago bazterretan eta edukiera nagusi abiaduraren gainetik.

Azaldutakoaren ondorioz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak ontzat eman du Iruñeko Ingurabidearen (PA-30) Itxieraren proiektua eguneratzea.

Eguneratzeak UPSa onetsi zenetik aldatu diren inguruabar guztietan du eragina, hala nola, trafiko berrietan, araudi aldaketan (zarata, hormigoia, etab.), lurzatietan, eta abarretan. Hala ere, ez du eraginik trazaduran, hitzartutako erreserba zerrendaren barrenean jarraituko baitu, nahiz lotuneak berrikusi diren.

Iruñeko Ingurabidearen itxiera proiektuak 2.459,44 m-ko garapena du, Nafarroako Gobernuak eta Uharteko eta Esteribarko udalek helburu horrekin sinatu zuten lankidetza hitzarmenean ezarritako erreserba zerrendan kokaturik. Ondotik ematen dira oinarrizko ezaugarriak.

Trazadura Olazko saihesbidetik abiatzen da, Gorraizko lotunearen egituratik hurbil. Hasierako 500 metroak Olazko saihesbidearen trazaduraren gainean dira, gero beste aldera biratzen du Agoizko errepidearen paralelo samar doan ibilbidea bilatzeko, Itaroako auzoberrian eta merkataritza zentroan eraginik izan ez dadin; hori 350 m-ko erradioko bihurgune zirkular baten bitartez lortzen da. Bihurgune zirkular horrekin 0+710 k.p.ra iristen da eta hor beste aldera biratzen du 450 m-ko erradioko bihurgune bateraino, zeina oinplanoko trazaduraren gakotzat hartzen ahal baita; izan ere, pilotalekuaren instalazioak, muinoko etxebizitza eta Uharteko hilerria bera inguratzen ditu haietan eraginik izan gabe; iparraldera jarraitzen du Urbi ibaiaren arroraino eta Ollokilandako auzoberriaren ondotik jarraitzen du, paraleloan, 2.000 m-ko erradioko bihurgune bati esker. Bihurgune hori Arga ibaiaren gaineko egituraren ondoan bukatzen da, Zubiriko errepidearekiko lotunean.

Proiektuak hiru lotune ditu:

-Itaroako lotunea:

Itaroako lotuneak Iruñeko ingurabidearen eta Uharteko, Agoizko eta Olazko errepideen arteko konexioa egiten du, baita Itaroa Bizitegiko eta Gorraizko auzoberrien eta Itaroako merkataritza zentroaren sarbideekin ere.

-Ekialdeko Super ingurabideko lotunea:

Bi adarren oinplanoko trazadura bakarrik aurreikusi da, bai Iruñeko ingurabidetik Ekialdeko super ingurabidera sartzekoa, bai ateratzekoa. Lotune horretatik hurbil dago Iratiko trenbide zaharraren bidea; horri trazadura aldatu zaio enbor nagusiak ukitzen duen aldean, enbor hori azpitik gurutzatuta (markoa).

-Ollokiko lotunea:

Iruñeko ingurabidearen konexioa egiten du Zubiriko eta Uharteko errepideekin, Ollokiko eta auzoberriko sarbidearekin eta Urbi 1 eta Urbi 2 industria guneen sarbidearekin. Arga ibaiaren gaineko egituraren taula zabaldu beharko da. Lotune horrek sei (6) adar ditu Iruña-Zubiri N-135 errepidearen ardatzaz gain, eta egoera berriaren arabera N-135arekin uztartzea bilatzen du.

Hiru biribilgune aurreikusi dira, bat Itaroako lotunean eta bi Ollokikoan.

Enbor nagusiaren sekzioak 2 bazterbide ditu kanpotik, 2,50 m-koak, 7,00 m-ko (3,50 m-ko 2 errei) 2 galtzada, barreneko 2 bazterbide, metro banakoak, barreneko bi berma, 0,50 m-koak eta 3,00 m-ko erdibitzailea.

T0 trafikoa hartu da kontuan, eta zoruaren sekzio hau proiektatu da enbor nagusian: 6 cm M.B.C. errodadura geruza bakoitzean, 6 cm M.B.C., G-20 motakoa, tarteko geruzan, 18 cm M.B.C. (9 cm-ko 2 geruza), G-25 motakoa, oinarrizko geruzan eta 25 cm zabor-legar artifizial E-3 zabalgune gainean.

Luzetarako eta zeharkako drainadurari dagokionez, hiru kolektoreko sistema bat erdibitzailearen azpian jartzea asmatu da; horietatik bik Arga ibaian isurtzen dute eta hirugarrenak Urbi ibaian. Kolektore horiek sakoneko drainetako, areketako eta barrera zurrunaren ondoko hustubideetako ura biltzen dute. Enborrak eta adarrek gurutzatzen dituzten areken ubideetan eginen da sakoneko drainadura, baita ura azaltzen den tokietan ere, azterlan geoteknikoaren gomendioei jarraituz.

Sasi tunel batez gain, bost egitura ezarriko dira: hiru marko adar nagusiaren azpian, bi baoko (28,75 m-koa bakoitza) zubi bat Urbi ibaia gurutzatzeko, eta Arga ibaiaren gaineko egitura handitzea.

Bada sasi tunel bat mendebaldetik ekialdera doana. 1+035,68 k.p.an hasi eta 1+208,76 k.p.an amaitzen da eta 173,08 m luze da guztira; horietatik 16,27 m flauta motako 1H:1V -ko pitak dira, eta 156,81 m sasi tunel dira.

Egitura bakoitzeko hegalez gain, lau horma eginen dira.

Bestetik, Urbi ibaiaren ubidea desbideratuko da, lau egitura eraiki beharrik ez izateko. Desbideraketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR