134/2013 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten duena, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2013-2014 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) hauxe ezartzen dute: “Curriculumeko hizkuntzen ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaio, ikasleen hizkuntz gaitasunen hobekuntzari begira”. Halaber, hau adierazten du: “baimena eman daiteke curriculumeko arloetako zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sortu gabe”.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak 2007az geroztik ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten du, Bigarren Hezkuntzako institutuetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, hala eskatu duten institutuentzat, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hezkuntza Departamentuaren programa eleaniztunek indarra duen curriculuma garatzen dute, bi hizkuntzaren edo gehiagoren irakaskuntza koordinatuz. Horrek eskatzen du hezkuntza programak metodologia berrietara egokitzea eta horretan ari diren irakasle guztiak koordinatzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2013-2014 ikasturtean programa emateko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. –Ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

  2. –Oinarriak ezartzea ingeleseko atal elebidunetako eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en programa emateko –ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira–, baita frantseseko atal elebidunetako programa emateko ere –ebazpen honen 3. eranskinean ageri dira–.

  3. –Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. –Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2013ko martxoaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

  5. ERANSKINA

    Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programa emateko

    Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

  6. –Deialdi honetan parte hartu eta baldintza guztiak betetzen dituzten Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko BHI eta DBHI guztiek eska dezakete baimena atal elebidunen programak emateko.

  7. –Ingeleseko edo frantseseko atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    2.1. Programa berariaz onetsi beharko dute ondokoek:

    –Atalean inplikatutako departamentu didaktikoek (6. eranskina).

    –Klaustroak (7. eranskina).

    –Eskola Kontseiluak (8. eranskina).

    2.2. Bere ikasgaia dagokion atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– duen irakasle batek gutxienez, ikastetxeko behin betiko plantillakoak, espresuki konprometitu behar du.

    2.3. Atal elebidunerako proiektu bat egin behar da (5. eranskina), atalaren irakaskuntzarako aurreikusitako programa duena. Honako atal hauek garatuko dira:

    2.3.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2013-2014):

    –Zer ikasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

    –Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren ikasgaiekin loturik.

    –Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta atzerriko hizkuntza ez beste ikasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

    –Atal elebiduneko antolaketari buruzko datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

    –Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

    –Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

    2.3.2. Atal elebiduna etapako geroko ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

    –Zer ikasgai aurreikusten den atzerriko hizkuntzan ematea.

    –Zer plantilla aurreikusi den atalean irakasteko.

    –Ikastetxean, ziurtagiririk ez duten eta etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten irakasleek ziurtagiria izateko proposamena, behar denean.

    Bigarren oinarria.–Irakasleak.

    Dagokion atzerriko hizkuntzako C1 maila frogatzen duten irakasle espezialistek beteko dituzte, ahal delarik, atal elebidunean irakasteko ordutegia duten lanpostuak. Horretarako, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduko eta irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduko ziurtagirietako bat erabiliko da.

    Salbuespen gisa, dagokion hizkuntzan B2 mailako ziurtagiria daukaten eta behin betiko destinoa ikastetxean duten irakasle espezialistek irakasten ahalko dute programa honetan, baldin eta horien beharra badago eta konpromisoa hartzen badute, idatziz, dagokion hizkuntzaren C1 maila lortzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposatzen duen moduan, kasua bada. (9. eranskina).

    Baldin eta proposatu diren irakasleak dagokion ziurtagiria lortzeko bidean badaude, horren berri eman behar da eskaera egiten denean. Nolanahi ere, ziurtagiri hori ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

    Hirugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

  8. –Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira baimena lortzeko eskaera (4. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzaren izenean, eta hurrengo atalean aipatzen diren frogagiri guztiak , deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.

  9. –Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

    1. Atal elebidunaren proiektua (5. eranskina).

    2. Parte hartuko duten irakasleen datuak eta konpromisoa (9. eranskina).

    3. Programaren ezarpenaren onespena (lehenbiziko oinarriaren 2.1 puntuan aipatua) agertzen duten aktak.

    Laugarren oinarria.–Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

  10. –Baimena lortzeko, Hezkuntza Departamentuak kide hauek izanen dituen Hautapen Batzorde bat eratuko du:

    –Batzordeburua: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak emandako eskuordetza duena.

    –Batzordekideak: Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko bi hizkuntza teknikari.

  11. –Baimentzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

    1. Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

    2. Programak duen bideragarritasuna, irakasleen aldetik eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen aldetik.

  12. –Behin betiko destinoa ikastetxean duten irakasle gaituak erabiliz, programari etapa osoan eustea bermatu dezaketen ikastetxeei soilik emanen zaie atal elebiduna izateko baimena.

  13. –Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, eta dagokion ebazpena emanen.

    Bosgarren oinarria.–Laguntza neurriak.

    Hezkuntza Departamentuak laguntza pedagogikoa emanen du proiektua garatzeko eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, atal elebidunen programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten.

    Seigarren oinarria.–Programan gehiago ez parte hartzea.

  14. –Baimena izanik ere atal elebidunean parte hartzen segitu nahi ez duten ikastetxeek idatziz adierazi beharko diote Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, programa uzten duten urteko apirilaren 30a baino lehen.

    Edozein kasutan ere, ikastetxeak bermatuko du programan hasitako ikasleek bertan irautea etapa bukatu arte.

  15. –Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bertan behera utz dezake ikastetxe batek atal elebidunen programan duen parte-hartzea, haien funtzionamendua aintzat hartuta, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena baloratu ondoren.

  16. ERANSKINA

    2013-2014 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako ingeleseko atal elebidunen programa emateko oinarriak

    Lehenbiziko oinarria.–Ingeleseko atal elebidunen ezaugarriak.

  17. –Definizioa.

    Atal elebidunen programan, curriculumeko eduki batzuk atzerriko hizkuntza batean ikasten dira, kasu honetan ingelesez. Hizkuntzen integrazioa eta edukien eta hizkuntzaren arteko integrazioa dira ikasketaren oinarri metodologikoak.

    Haur eta Lehen hezkuntzetako ingelesez ikasteko programei jarraipena ematen diete atal elebidunek, baina, horretaz gain, aukera ematen dute DBHko lehen kurtsoan ikasleak lehen aldiz sar daitezen.

    Atal elebidunek bermatuko dute atzerriko hizkuntzaren ikasgaiaz gain gutxienez beste ikasgai bat emanen dela ingelesez. Ikasgai hori ez da izanen ez Gaztelania eta Literatura ez Euskal Hizkuntza eta Literatura. Kontuan harturik atal elebidunean ikasten ari diren ikasleen ezaugarriak, eta ikastetxeko ezarpen mailarenak, ikasgaiak osoki edo neurri batean irakats daitezke ingelesez, baina, betiere, bermatuko da ordutegiaren %40 gutxienez ingelesez izatea. Atal elebiduneko irakasle taldeak erabakiko du ingeleseko programaren edukia eta portzentajea.

    Atal elebiduneko taldeek gutxienez ere 15 ikasle izanen dituzte. Salbuespenez, talde txikiagoak ere baimendu daitezke, inguruabarrengatik komeni bada.

  18. –Ikaslea atalean sartzea eta ikasketa espedientea.

    2.1. Atal elebidun batean sartzeko, ikasleek DBHko lehenbiziko mailan matrikulaturik egon beharko dute, eta ingelesa ikasten atzerriko hizkuntza gisa, eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena eduki.

    2.2. Ikastetxeek hasierako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR