539/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, irailaren 9ko 321/1996 Foru Dekretuaren indarraldia eta ezarpena bertan behera uzten dituena. Foru Dekretu horren bidez farmazi zerbitzuaren behin-behineko araubidea ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 9ko 321/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko farmazi zerbitzuaren behin-behineko araubidea ezartzen duena, irailaren 30eko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; Foru Dekretu hori onartu zen biztanleriari farmazi zerbitzua handitzeko ekainaren 17ko 11/1986 Errege Dekretu Legea garatzeko asmoz eta horren xedea da zerbitzu hori ematearen gaineko neurri zenbait hartzea.

Nafarroako Farmazilarien Elkargo Ofizialak 1996ko urriaren 9an idazki bat aurkeztu zuen Osasun Departamentuko Erregistroan; idazki horretan aditzera ematen zen aipatu Foru Dekretu horri administrazioarekiko errekurtsoa paratzeko asmoa zegoela. Halaber, egun berean, arestion aipatu Elkargo Ofizial horrek berak idazkia aurkeztu zuen Osasun Departamentuan eta horrekin batera aipatu Foru Dekretu horren exekuzioa bertan behera utz zedin eskatu ere; horretarako arrazoitzat, hauexek aipatu dira: dekretu hori prestatzeko erabili prozesua eta haren edukiarekin bat ez etortzea, bai jardunbideari dagokionez, bai haien baimena lortzeko irizpide nagusienei dagokienez.

Nolanahi ere den ekainaren 17ko 11/1996 Errege Dekretu Legea argitaratzeak berekin ekarri duenez eskaera kopuru handia jasotzea, zuhurtasunez eta goian iragarri den administrazioarekiko errekurtsoak aitzina eginen balu edo aipatu Foru Dekretu horretan aldaketaren bat sartzea komenigarritzat joko balitz sortuko liratekeen kalte erremedio zailekoak saihesteko asmoz, bidezkoa da aipatu Foru Dekretu horren ezarpena bertan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR