40/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2009. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua iraunkortasun irizpideen arabera babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea.

Horri dagokionez, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beraz, espezien kontserbazioa eta baliabideen aprobetxamenduaren iraunkortasunaren irizpidea dira 2009ko arrantza denboraldirako Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamenduaren plana prestatzeko oinarriak.

Gaiari heltzerakoan oso kontuan hartzekoa da amuarrainaren egoera, populazioak nabarmen urritu direlako, behin eta berriz egin diren kontrol zorrotzetan egiaztatu ahal izan denez; egoera horrek salbuespeneko neurriak eskatzen ditu, hala nola Salmonidoen Goiko Eremuan amuarrainen arrantza debekatzea kanpaina honetan. Horren helburua da, bistan denez, populazioak gehitzea, arrantzarako haren aprobetxamendua ahalik eta azkarren berriz egiteko, betiere espezieak berez ugaltzeko gaitasunari eusten diola bermatzen bada.

Horixe da kanpaina honetako berritasun nagusia, gainerako gaietan azken urteetan arrantzaren aprobetxamendua zuzendu duen araudiaren berdin-berdina baita.

Horrela, arrantzarako debeku iraunkorra duten ibai-tarteak lehengoak dira, hau da, iturburuak batez ere, ugalketarako eta hazkuntzarako toki onenak baitira, eta bertan aleak ez direnez gehiegi handitzen arrantza ez da hain erakargarria. Era berean, zenbait tokitan aldi baterako debekua dago, unean uneko egoerak hala eskatuta.

Azkenik, beste denboraldi batzuetan bezala, arrantzari guztientzako argibide gisa ematen dira, eranskinetan, salmonidoen goiko eremuan eta eremu mistoan edo ziprinidoen eremuan sartuta dauden ibai-tarteetako aldeak, bai eta barrutiak dituzten ibai-tarteak ere.

Hori horrela, Arrantzako Batzorde Aholku-emailearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Honako foru agindu honen helburua da 2009. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzea.

    2. ATALA

      Espezieak

    3. artikulua. Baimendutako espezieak.

      Nafarroan, 2009ko denboraldian, honako espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

      1. Arrainak:

        Aingira (Anguilla anguilla).

        Izokina (Salmo salar).

        Amuarrain arrunta (Salmo trutta).

        Barboa (Barbus graellsii eta Barbus haasi).

        Karpa (Cyprinus carpio).

        Loina (Chondrostoma miegii).

        Tenka (Tinca tinca).

        Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

        Kodaka (Alosa alosa).

        Platuxa latza (Platichthys flesus).

        Ezkalua (Phoxinus phoxinus).

        Zarboa (Gobio gobio).

        Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss).

        Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides).

        Urre-arraina (Carassius auratus).

        Lutxoa (Esox lucius).

        Katu arraina (Ameiurus melas).

        Silurua (Silurus glanis).

        Alburnoa (Alburnus alburnus).

      2. Ornogabeak:

        Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

        Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

    4. ATALA

      Ibaiak eta ibaibideak

    5. artikulua. Uren sailkapena arrantzari dagokionez.

      Araudi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzari dagozkion ibaibideen zerrenda foru agindu honen I. eranskinean ezartzen da.

      Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek osatzen dute.

    6. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

      Arrantza, ur hauetan, tokian tokiko arrantza-eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita. kp off

    7. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

      -Nafarroako Errege Bardeako parke naturalean, arrantza egiteko, bertako arrantza kudeatzeko plan teknikoari jarraituko zaio.

      -Lor aintziran eta Beraiz idoian, arrantza egiteko, bertako arrantza kudeatzeko plan teknikoari jarraituko zaio.

    8. ATALA

      Debekuak

    9. artikulua. Espezieak sartzea.

      Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena eman gabe.

    10. artikulua. Debeku tarteak.

      Hauek dira arrantzarako debekua duten tarteak:

      1. Ugalketarako. 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarritako debeku tarteak.

      2. Aldi baterako debeku tarteak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira.

        a eta b letretan aipatutako debeku tarteetan, foru agindu honen II. eranskinean zehazten diren tokietan dauden horietan, debekaturik dago espezie ororen arrantza.

      3. Salbuespeneko debeku tarteak: Salmonidoen Goiko Eremuko gainerako ibaibide nagusiak eta bigarren mailakoak dira, II. eranskineko A eta B ataletan sarturik ez daudenak. Horietan debekaturik dago espezie guztien arrantza, salbu eta izokinarena, korrokoi edo lazunarena eta karramarro seinaledunarena, horien arrantza foru agindu honetan jasotzen diren xedapen berariazkoen arabera eginen baita.

    11. artikulua. Debekaturiko amu, tresna eta bitartekoak.

      Debekaturik dago ondoko amu, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

      1. Beren taxu edo neurriengatik 8 zentimetro edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dieten sare edo tramankuluak, baita ibaiaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

      2. Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo barrerak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

      3. Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko gaiak.

      4. Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, garlitoak, zetabeak, garroak, granpinak, fitorak, pertolak, atarrainak, esku-sareak, trezak, zalabardak, kordelak, egoneko amu-hariak edo gisako arrantza tresnak.

      5. Beitatako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan.

        Dena dela, beitatako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiaren eremu mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

      6. Esku-arrantza eta urpekoa.

      7. Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazita dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa eta Nafarroako ibai guztietan bertako faunakoak ez diren larba, pupa edo ninfak, edozein espezietakoak direla ere.

      8. Amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.

      9. Ninfa edo eulia, "har" edo "puruarekin" erabiltzea.

      10. Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzari federatuendako izan ezik, amuarraindun ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

    12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

      Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

      Ibaietako amuarraina eta karramarro seinaleduna merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

      Debekatuta dago izokina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

    13. ATALA

      Arrantzarako baldintza orokorrak

    14. artikulua. Arrantza egunak.

      Arrantza egunak izanen dira foru agindu honetan aipatzen diren egunak, baita arrantzaldi baten hasiera eta bukaera egunak ere.

    15. artikulua. Arrantza orduak.

      Nafarroan arrantzarako ordutegia -karramarroa alde batera utzita- hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

      Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:00etara.

      Maiatzean: 6:30etik 22:00etara.

      Ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:30era.

      Abuztuan: 7:00etatik 22:00etara.

      Irailean eta urrian: 7:00etatik 20:00etara.

      Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

    16. artikulua. Hil beharreko harrapaketak

      Ondoko espezie exotikoetako arrainak: Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides), Urre-arraina (Carassius auratus), Lutxoa (Esox lucius), Katu arraina (Ameiurus melas), Silurua (Silurus glanis) eta Alburnoa (Alburnus alburnus), eta foru agindu honetan baimenduta ez dauden gainerako espezie exotikokoak harrapatuz gero, harrapatzen diren unean hil beharko dira.

    17. artikulua. Aprobetxamendu-gai diren espezieak neurtzeko modua.

      1. Arrainak:

        Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats- hegatsaren gibelaldeko erdiko punturaino, betiere hegatsa luzatuta egonik.

      2. Ornogabeak:

        Karramarroen gutxieneko neurria begietatik isats luzatura dagoen luzera izanen da.

    18. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.

      Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahal du. Lehiaketa horien iragarkiak bertako prentsan argitaratuko dira, egunak eta tokiak aipatuta. Lehiaketa egiteak esan nahi du lehiaketakoak ez diren arrantzariek tarte horretan ezin izanen dutela arrantzarik egin.

      Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskabideak Nafarroako Arrantza Federazioak eginen ditu martxoaren 1a baino lehen.

    19. artikulua. Zaintza.

      Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez ibaiak zaintzeko plana ezarriko da legez kanpoko arrantza jarduerak, isuriak eta ur emarien araubidea kontrolatzeko helburuz.

    20. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, salbuespen gisa, arrantzaldiak eteten ahal ditu ingurumenaren egoerak arrain populazioak arriskuan jartzen baditu.

    21. artikulua. Zebra muskuiluaren kontrola.

      Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR