16/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 14koa, urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 59. artikulua indargabetzen duena. Foru dekretu horren bidez, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 59. artikuluan (etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuaren testuaren arabera), alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako diru-laguntzak ezartzen dira.

Artikulu horretan, zehazki, honelako diru-laguntza finkatzen da sustatzaileentzat: etxebizitzaren salmenta prezioaren eta lotutako garajearen eta trastelekuen prezio babesgarriaren %23koa (alokatzeko babes ofizialeko etxebizitza gisa behin-behinekoz sailkatzeko eskatzen den uneko prezioa kontuan hartuta).

Laguntza horretarako aurreikusitako aurrekontu-lerroaren kontura Nafarroako Gobernuak konpromiso ekonomiko asko dituela kontuan harturik, eta, 4/2006 Foru Dekretuaren 59. artikulua lehenbailehen indarrik gabe utzi ezean, sor daitezkeen gastuak oso handiak izanen direla aurreikusten denez, gomendagarria da, une honetan, diru-laguntza hori bertan behera uztea, egoera ekonomikoaren bilakaera dela-eta.

Era berean, Sustapen eta Etxebizitza Departamentua foru dekretu berri baten proiektua prestatzen ari da, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR