39/2009 FORU DEKRETUA, apirilaren 27koa, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, urtarrilaren 19ko 5/2009 Foru Dekretuak onetsi zuena, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen hogeita laugarren xedapen gehigarriak, 2009-2012 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legean ezarritako xedapen askeko funtsen helburuak zabaldu zituen, diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko erabili ahal daitezen, gerakin hori sortu denean kapital-eragiketen ondoriozko finantzaketarik ezagatik eta pasibo finantzarioen amortizazioagatik. Hori egiteko, erregelamenduz ezarriko den moduan eta prozedurari jarraikiz jokatuko da.

Toki Administrazioko Departamentuak foru dekretu baten proiektua aurkeztu du, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren hirugarren titulua, erabaki askeko jarduketak egiteko ekarpenetan bete behar diren arauei buruzkoa, aldatzeko.

Dekretu proiektua Toki Araubideko Foru Batzordearen gogoetaren mende jarri da eta hark aldeko txostena eman du.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 27an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren hirugarren titulua aldatzea. Erregelamendu hori urtarrilaren 19ko 5/2009 Foru Dekretuak onetsi zuen.

2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren hirugarren titulua aldatzea onetsi da. Erregelamendu hori urtarrilaren 19ko 5/2009 Foru Dekretuak onetsi zuen. Horrela geldituko da:

HIRUGARREN TITULUA

Erabaki askea

  1. artikulua. Ekarpenen helburua.

    Toki entitate onuradunek, 2009-2012 aldirako Toki Inberstioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen II. eranskinean zenbaturik dauden erabaki askeko ekarpenak, honetarako erabiltzen ahalko dituzte:

    1. Toki eskumenekoak diren inbertsioak egiteko, 16/2008 Foru Legearen 5. eta 13. artikuluetan ezarritako irizpide eta beharkizunei jarraikiz.

    2. Diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko, gerakin hori sortu denean kapital-eragiketen ondoriozko finantzaketarik ezagatik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

    3. Aurrekontu izaera duten pasibo finantzarioak amortizatzeko, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR