261/2001 FORU DEKRETUA, irailaren 17koa. Aldatzen du azaroaren 20ko 361/2000 Foru Dekretua, inbertsioak egin eta lantokiak sortzeko dirulaguntzak arautzeko araubide berria ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 20ko 361/2000 Foru Dekretua (araubide berria ezartzen die inbertsioak egin eta lantokiak sortzeko dirulaguntzei), dirulaguntzak hartzeko baldintzatzat ezartzen du bere 8.3 artikuluan hartzaileak bere inbertsioak finantzatzeko egiten duen aportazioa gutxienez inbertsioen %25ekoa izan beharra.

Hala ere, Batzordearen 70/2001 Erregelamenduak (arautzen du nola aplikatu behar zaizkien EE Ituneko 87 eta 88. Artikuluak enpresa txiki eta erdikoentzako Estatu laguntzei) bere 4.3 artikuluko azken lerroaldean ezartzen du ze "Eskualdean bana daitezkeen laguntzen goiko muga emateko, ezinbesteko baldintza izanen da delako inbertsioak eskualde horretan gutxienez bost urte iraun beharra eta hartzaileak finantzazioari egiten dion aportazioa gutxienez %25ekoa izan beharra."

Hala bada, bidezko da 361/2000 Foru Dekretua Batzordearen erregelamendu horren arabera moldatzea eta dirulaguntzaren hartzailea delako inbertsioa gutxienez %25ean finantzatu beharretik libratzea hartzaile hori enpresa txikia edo erdikoa izan eta dirulaguntzaren tamaina inbertsioaren %15etik gorako ez denean enpresa txikien kasuan eta %7,5etik gorakoa ez denean erdiko enpresen gainean.

Foru Dekretu hau 2001eko ekainaren 18ko Erabakiaren bidez bidali zitzaion Nafarroako Kontseiluari irizpena egiteko.

Irizpen hori 2001eko abuztuaren 1ean jaulki zen eta arau honen edukia legeen araberakoa zela juzgatu zuen.

Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariak hala proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko irailaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR