130/2001 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzuagatik aplikatu beharreko tarifak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzu publikoa arautzen duen azaroaren 9ko 262/1989 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitatean ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzuaren administrazio kontzesioak emateko antolamenduaren eta araubide juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 13ko 272/1989 Foru Dekretuak ahalmena ematen diote Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari ibilgailuen ikuskapen teknikoa egiteagatik aplikatzen diren tarifak eguneratzeko, Foru Agindu bidez.

96/96/EE Zuzentaraua behar bezala aplikatzeko eta, zehazkiago, II. eranskineko 8.2 atalean aurreikusitako igorpenen kontrola egiteko, beharrezkoa da ibilgailuen ikuskapen teknikorako tokiak berritzea.

Egun indarra duten tarifak Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, uztailaren 1ean emaniko 152/1999 Foru Aginduaren bidez, baimendu zituen, baina kontuan hartu gabe ihes-hoditik ateratzen diren gasak neurtzeko inbertsioak egin behar direla.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzuaren kontzesioa duten enpresek eskuratu beharreko tarifak onetsi dira. Hona hemen horien sailkapena eta zenbatekoa:

  2. -Baimendutako gehieneko pisua 3.500 kilotik gorakoa duten ibilgailuak:

    -Aldizkako ikuskapena: 4.567 pezeta (27,45 euro).

    -Borondatezko ikuskapena: 4.567 pezeta (27,45 euro).

    -Matrikulatu baino lehenagoko ikuskapena: 8.319 pezeta (50 euro).

    -Ikuskapena, berrikuntza garrantzitsuagatik, proiektuarekin: 8.319 pezeta (50 euro).

    -Ikuskapena, berrikuntza garrantzitsuagatik, proiekturik gabe: 6.439 pezeta (38,70 euro).

    -I.I.T.ko txartelaren bikoizketa luzatzeko ikuskapena: 8.319 pezeta (50 euro).

    -Istripua izaniko ibilgailuaren ikuskapena: 6.439 pezeta (38,70 euro).

    -Destinoa aldatu baino lehenagoko ikuskapena: 5.507 pezeta (33,10 euro).

    -Pisatzeko ikuskapena: 532 pezeta (3,20 euro).

    -A.D.R. ziurtagiria luzatzeko ikuskapena: 9.983 pezeta (60 euro).

    -Ibilgailu berezien aldizkako edo aparteko ikuskapena (ATP):9.983 pezeta (60 euro).

  3. -Autobusak:

    -Aldizkako ikuskapena: 4.567 pezeta (27,45 euro).

    -Borondatezko ikuskapena: 4.567 pezeta (27,45 euro).

    -Matrikulatu baino lehenagoko ikuskapena: 8.319 pezeta (50 euro).

    -Ikuskapena, berrikuntza garrantzitsuagatik, proiektuarekin: 8.319 pezeta (50 euro).

    -Ikuskapena, berrikuntza garrantzitsuagatik, proiekturik gabe: 6.439 pezeta (38,70 euro).

    -I.I.T.ko txartelaren bikoizketa luzatzeko ikuskapena: 8.319...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR