101/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautapen ikastaroaren eta praktikaldien antolaketa, plangintza eta egiteko modua ezartzen dituena, baita horretan parte hartzen duen praktiketako funtzionarioaren balorazioa ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 485. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak hautatzeko prozesuetan hautapen ikastaro teoriko eta praktiko bat izanen da. Ildo horretan, Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluan arautzen da hautapen ikastaro edo praktikaldi hori.

Uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren bidez hautapen prozesu baterako deia egin zen, Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko. JUS/3337/2008 Aginduaren 7.6 oinarriak ezartzen du Justizia Ministerioak eta lanpostuen deialdia egiten duten autonomia erkidegoek zehazten dituzten destinoko zentro, institutu edo unitateetara bidaliko direla praktiketako funtzionarioak, lehiatzen diren lurralde eremu berean, hautapen ikastaro eta praktikaldi bat egin dezaten.

Justiziako Ministerioak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuko Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, zerrendan 5. tokian agertzen den izangaiak, Ruben López Martínez jaunak, kidegoan sartzeko ukoa aurkeztu du 2012ko uztailaren 3ko idazki baten bidez.

Otsailaren 11ko JUS/271/2013 Aginduaren bidez, erabaki zen apirilaren 24ko JUS/943/2012 Agindua aldatzea, hots, Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu zuten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzea xedatu zuena, eta Juan José Martínez Mato izangaia sartzea Nafarroako Foru Komunitateko eremuan. Izangai horrek Botere Judizialaren Lege Organikoaren 485. artikuluan ezarritako hautapen ikastaro teoriko praktikoa egin beharko du.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzen ez den bitartean (horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak ezarri ziren), haren 12. artikuluaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoari esleitu zitzaizkion langileriaren arloko eskumenak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola ulertu behar da, izan ere, Nafarroako Administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR