8/2010 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, pertsona fisiko eta juridiko guztiek eta nortasunik gabeko entitateek identifikazio fiskaleko zenbakia izanen dute beren tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan; halaber, identifikazio fiskaleko zenbaki hori administrazioak emanen du, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Horrez gain, horrek berarekin dakar ondoren erregelamenduz garatu behar izatea bai identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko, baliogabetzeko eta ezeztatzeko prozedura, bai horren osaera eta tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan erabiltzeko modua.

Foru dekretu honek indarra hartu arte, uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan arautzen zen identifikazio fiskaleko zenbakia osatzeko, esleitzeko eta erabiltzeko modua.

Bestalde, pertsona juridikoei dagokienez, arau horren 2.1 artikuluak ezartzen du pertsona juridikoen eta nortasunik gabeko entitateen identifikazio zenbakia Entitateen Errolda arautzen duen ekainaren 12ko 124/1987 Foru Dekretuaren arabera esleitzen zaien identifikazio kodea izanen dela.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako gaikuntza erabiliz, foru dekretu honen helburua da Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretua eta Entitateen Errolda arautzen duen ekainaren 12ko 124/1987 Foru Dekretua indargabetzea, eta batera bilduko ditu identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko, ezeztatzeko eta osatzeko arau orokorrak eta tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan erabiltzeko modua, bai pertsona fisikoei dagokienez, bai pertsona juridikoei eta nortasunik gabeko erakundeei dagokienez.

Foru dekretu honek berariaz zehazten du pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera, orain indargabetuko den ekainaren 12ko 124/1987 Foru Dekretuak aipatzen duen identifikazio kodea ordeztuta.

Kontuan hartuta pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiak informazioa izanen duela forma juridikoari buruz (Espainiako entitatea bada) edo atzerriko entitatea edo Espainiako lurraldean egoitza ez duen entitatearen establezimendu iraunkorra izateari buruz eta, orobat, ausazko zenbaki bat eta kontrol karaktere bat izanen dituela, foru dekretuaren proiektuak ahalmena emanen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari hori zehazteko eta eratzeko behar beste xedapen emateko. Horretarako, zenbait gako ezarriko dira, adierazteko Espainiako entitateen, atzerriko entitateen edo Espainiako lurraldean egoitza ez duen entitatearen establezimendu iraunkorren forma juridikoa.

Era berean, enpresaburuen edo profesionalen identifikazio fiskaleko zenbakiaren berezitasunak arautuko dira, balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako. Gauzak horrela, Batasun barneko eragiketak egiten dituzten pertsonei edo entitateei arau orokorren arabera emandako identifikazio fiskaleko zenbakia, ES aurrizkia daramana, egokituko zaie, nazioarteko ISO-3166 alfa 2 kode estandarrarekin bat etorriz.

Identifikazio fiskaleko zenbakiarekin harreman estua duela kontuan hartuta, Europar Batasunaren barneko Operadoreen Erregistroa eta Entitateen Errolda eskematikoki arautzeaz ere arduratuko da foru dekretua, bai eta Errolda eta Entitateen Aurkibidea beren artean koordinatzeaz ere, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari arautze hori garatzeko gaikuntza handia emanda.

Foru dekretuak hamahiru artikulu, xedapen gehigarri bat, xedapen indargabetzaile bat eta azken bi xedapen ditu. Sei kapitulutan banaturik dago. Lehenengoan identifikazio fiskaleko zenbakia izan beharra eta hori egiaztatzeko modua arautzen dira. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan adierazitakoaren arabera, eta zerga administrazio eskudunekin koordinatzeko gaur egungo irizpideei jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasuna identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eta ezeztatzeko eskudun noiz izanen den ezartzen da. Bigarren kapitulua pertsona fisikoei identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeari buruzkoa da eta Espainiako eta atzerriko pertsona fisikoen artean dauden aldeak ezartzen ditu. Hirugarrena pertsona juridikoei eta nortasun juridikorik gabeko entitateei identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzea arautzeaz arduratzen da. Laugarrenak enpresaburuen edo profesionalen identifikazio fiskaleko zenbakiaren berezitasunak biltzen ditu, balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, Batasun barneko eragiketei dagokienez. Bosgarrenak arautzen du nola eta noiz erabili behar den identifikazio fiskaleko zenbakia Zerga Administrazioan, tributu gaietarako ardura duten harremanetan eta kreditu entitateekin egindako eragiketetan. Amaitzeko, seigarren kapitulua identifikazio fiskaleko zenbakia zergatik ezeztatzen ahal den zehazteaz arduratzen da.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostena ikusi ondoren, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 22ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Identifikazio fiskaleko zenbakiari buruzko betebeharrak. Arau orokorrak

    1. artikulua. Identifikazio fiskaleko zenbakia izan beharra eta hori frogatzeko modua.

    2. Pertsona fisikoek zein juridikoek eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatutako tributudunek identifikazio fiskaleko zenbakia izanen dute tributu harremanetan edo tributu gaietarako ardura duten harremanetan.

    3. Titularrak identifikazio fiskaleko zenbakia frogatzen ahalko du Zerga Administrazioak hori egiaztatzeko eman duen agiria erakutsiz, edo nortasun agiri nazionala edo atzerritarren identifikazio zenbaki pertsonala esleitzen duen agiri ofiziala.

    4. Aurreko idatz-zatietan xedatzen dena bete arren, beste identifikazio kode edo gako osagarri batzuk ere izan behar dira, tributu bakoitzaren araudiak hala ezartzen badu.

    5. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasunaren eskumena.

    Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren esparruan, Nafarroako Zerga Ogasunak eskumena izanen du identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eta ezeztatzeko honako kasu hauetan:

    1. Espainiako lurraldean egoitza duten pertsona fisikoei, ohiko bizilekua Nafarroan badute.

    2. Pertsona juridikoei eta nortasunik gabeko erakundeei, helbide fiskala Nafarroan badute.

    3. Espainiako lurraldean egoitza ez duten pertsona fisikoei edo entitateei.

    a?) Espainiako lurraldean lan egiten badute establezimendu iraunkor baten bidez, establezimendu iraunkorraren helbide fiskala Nafarroan izanez gero.

    b?) Espainiako lurraldean lan egiten badute establezimendu iraunkorrik izan gabe, ordezkariaren helbidea Nafarroan egonez gero edo, Nafarroan tributu harremanen edo tributu gaietan eragina duten harremanen arloan ekintzak edo eragiketak egin nahi dituztenean, beste administrazio batek aurretik identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu ez badie.

  2. KAPITULUA

    Pertsona fisikoei identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzea

    1. artikulua. Espainiako nazionalitatea duten pertsona fisikoen identifikazio fiskaleko zenbakia.

    2. Espainiako nazionalitatea duten pertsona fisikoentzat identifikazio fiskaleko zenbakia izanen da nortasun agiri nazionalean agertzen dena gehi egiaztapen kodea edo karakterea; kode hori letra larri bat izanen da, nortasun agiri nazionalean bertan agertu beharko duena, haren xedapen arauemaileen arabera.

    3. Tributu harremanen edo tributu gaietarako ardura duten harremanen arloan eragiketak egiten dituzten edo horietan parte hartzen duten eta atzerrian bizi izateagatik edo 14 urtetik beherakoak izateagatik nortasun agiri nazionala izatera behartuta ez dauden espainiarrek identifikazio fiskaleko zenbaki propioa eskuratu beharko dute. Horretarako, nortasun agiri nazionala beren borondatez eskatzen ahalko dute, edo Zerga Administrazioari identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eskatuko diote. Identifikazio fiskaleko zenbaki hori bederatzi karakterek osatuko dute, honela: hasierako letra, zenbaki horren izaera adieraziko duena (letra hori L izanen da atzerrian bizi diren espainiarrentzat eta K, aldiz, Espainian bizi badira ere, 14 urtetik beherakoak diren espainiarrentzat); zazpi karaktere alfanumeriko eta egiaztapen karaktere alfabetiko bat. Karaktere horiek esleitzeko zerga administrazio eskudun guztiekin batera lan eginen da.

      Eskatu ezean, Zerga Administrazioak alta ematen ahalko die ofizioz bidezko erroldan, eta identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzen ahalko die.

    4. 14 urtetik beherako pertsonak tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan identifikatzeko, azalduko dira bai 14 urtetik beherako pertsonaren datuak, barne dela haren identifikazio fiskaleko zenbakia, bai haren legezko ordezkariarenak.

    5. artikulua. Atzerriko nazionalitatea duten pertsona fisikoen identifikazio fiskaleko zenbakia.

    6. Espainiakoak ez diren pertsona fisikoentzat identifikazio fiskaleko zenbakia atzerritarren Espainiako eskubideei eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren eta hura garatzeko araudiaren arabera esleitu edo ematen zaien atzerritarren nortasun zenbakia izanen da.

    7. Espainiakoak ez diren eta (bai aldi baterako, hori izatera behartuta egoteagatik, bai behin betiko, hori izan beharrik ez izateagatik) atzerritarren nortasun agiria ez duten pertsona fisikoek Zerga Administrazioari identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eskatu beharko diote, tributu harremanen edo tributu gaietarako ardura duten harremanen arloan eragiketak egin nahi dituztenean. Zenbaki hori bederatzi karakterek osatuko dute, honela: hasierako letra, zenbaki horren izaera adieraziko duena (letra hori M izanen da); zazpi karaktere alfanumeriko eta egiaztapen karaktere alfabetiko bat. Karaktere horiek esleitzeko zerga administrazio eskudun guztiekin batera lan eginen da.

      Eskatu ezean, Zerga...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR