58/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza ikasketen maila aurreratuaren curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako araubide bereziko hizkuntza ikasketak, zeinen helburua baita ikasleak gaitzea hezkuntza sistemako etapa arruntetatik kanpora hizkuntzak egoki erabiltzeko, hiru mailatan antolaturik daude: oinarrizkoa, erdikoa eta aurreratua.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aplikatzeko egutegiari buruzko ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuaren 24. artikuluak xedatzen du hizkuntza ikasketen maila aurreratua ezarriko dela 2008-2009 ikasturtean.

2/2006 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen du hezkuntza administrazioek ezarriko dutela lege organiko horretan araututako ikasketen curriculuma, gobernuak bere eskumenak erabiliz ezartzen dituen curriculumeko oinarrizko alderdiak abiaburu hartuta.

Araubide bereziko hizkuntza ikasketetarako, curriculumaren oinarrizko alderdiak abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan finkatu ziren. Dekretu horrek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako araubide bereziko hizkuntza ikasketen curriculumeko oinarrizko alderdiak finkatu ditu.

Martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean irakasten diren hizkuntzen oinarrizko eta erdiko mailen curriculuma ezarri zuen (alemana, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera).

2008-2009 ikasturtean ezar dadin, bidezkoa da hizkuntza horien maila aurreratuaren curriculuma ezartzea, abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan finkatutako oinarrizko alderdietatik abiatuta.

Hori horrela, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurrez irizpena emanik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 2ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen helburua da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza ikasketen maila aurreratuaren curriculuma ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean, hizkuntza hauetarako: alemana, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera.

  2. artikulua. Helburua eta antolaketa.

  3. Foru dekretu honen xede diren araubide bereziko hizkuntza ikasketen hartzaileak dira derrigorrezko hezkuntzan oinarrizko gaitasunak bereganatu ondoren beren helduaroko bizitzan hizkuntzak ikasi edo hobetu beharra dutenak, dela helburu orokorrez edo dela berariazko helburuz, eta hizkuntza horietan duten gaitasun mailaren ziurtagiria eskuratu beharrean direnak, hori guztia abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horrek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen araubide bereziko hizkuntza ikasketen curriculumeko oinarrizko alderdiak finkatu ditu.

  4. Hizkuntza ikasketak hiru mailatan antolatuta daude: oinarrizkoa, erdikoa eta aurreratua.

  5. Foru dekretu honetan arautzen diren hizkuntzen maila aurretuari dagozkion ikasketak bi kurtsotan antolatuta daude.

  6. artikulua. Sarrera.

  7. Hizkuntza ikasketen maila aurreratuan sartzeko, ezinbesteko baldintza izanen da derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren kurtsoa edo balio bereko maila bat gainditurik izatea.

  8. Ezinbestekoa izanen da, halaber, ikasleek ikasketak hasten dituzten urtean hamasei urte izatea.

  9. Hori hala izanik ere, hamalau urtez goitikoek ere zilegi izanen dute sartzea derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikasi dutenaz besteko hizkuntza baten irakaskuntza hartzeko.

  10. Erdiko mailako ziurtagiriak maila aurreraturako bidea emanen du.

  11. Hizkuntza batean gaitasunak dituztela frogatzen dutenak hizkuntza horretako maila aurreratuko bi kurtsoetako edozeinetan sartzen ahalko dira, Hezkuntza kontseilariak emandako foru aginduan ezarritako prozedurari jarraikiz.

  12. artikulua. Curriculuma.

    Maila aurreratuari dagozkion ikasketak, hau da, curriculuma osatzen dutenak, foru dekretu honen 1. eta 2. eranskinetan ageri direnak dira, eta erreferentzia hartzen dute Europako Kontseiluaren B2 maila, maila hori Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan definitzen den moduan.

  13. artikulua. Maila aurreratuaren ziurtagiria.

  14. Maila aurreratuaren ziurtagiria eskuratzeko bukaeran berariazko proba bat gainditu beharko da hizkuntza bakoitzeko.

  15. Hezkuntza Departamentuak arautuko du aurreko lerroaldean aipatu den proba. Proba horrek hizkuntza bakoitzaren curriculumean ezarritako gaitasunak hartu beharko ditu erreferentzia gisa.

  16. Gutxienez urtean behin eginen da maila aurreratuaren ziurtagiria eskuratzeko deialdia.

  17. Hezkuntza kontseilariaren foru agindu baten bidez, maila aurreratuaren ziurtagiria lortzen ez duten ikasleei ziurtagiri akademikoa zein baldintzatan emanen zaien ezarriko da. Ziurtagiri horrek azalduko du probek ebaluatzen dituzten trebetasunetako batzuetan eskatzen den maila lortu dutela.

  18. artikulua. Hezkuntza Departamentuak ziurtagiriak baloratzea.

    Hezkuntza Departamentuak maila aurreratuaren ziurtagiriaren balorazioa finkatuko du, merezimenduak onartzeko kudeatzen dituen prozeduretan.

  19. artikulua. Ezarpen egutegia.

  20. 2008-2009 ikasturtean maila aurreratuaren lehen eta bigarren kurtsoak ezarriko dira, eta horiek lekua hartuko diete 967/1988 Errege Dekretuak arautzen zituen hizkuntza ikasketen laugarren eta bosgarren kurtsoei, hurrenez hurren.

  21. Ikasleak 2008-2009 ikasturtean ikasketa berrietan sar daitezen, baliokidetza hau ezarri da:

    967/1988 Errege Dekretuak 1629/2006 Errege Dekretuak

    araututako ikasketak araututako ikasketak

    Goi zikloko 4. kurtsoa Maila aurreratuko 1. kurtsoa

    Goi zikloko 5. kurtsoa Maila aurreratuko 2. kurtsoa

    XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

    Ikasketen baliokidetza

  22. Ikasketa espezializatuen lehen maila antolatzen duen irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak araututako ikasketen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako araubide bereziko hizkuntza ikasketen arteko baliokidetzak, abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuko lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren bat, honako hauek dira:

    967/1988 Errege Dekretuak FD honek

    araututako ikasketak araututako ikasketak

    Goi zikloko 1. kurtsoa Maila aurreratua (B2)

    Goi zikloko 2. kurtsoa

    Gaitasun ziurtagiria Maila aurreratuaren ziurtagiria

  23. Gaitasun ziurtagiria eta maila aurreratuarena balio berekoak izanen dira ondorio akademikoetarako.

    AZKEN XEDAPENAK

    Lehena.-Arauen garapena.

    Baimena ematen zaio Hezkuntza kontseilariari behar diren xedapen guztiak eman ditzan foru dekretu honetan ezartzen dena betearazi eta garatzeko.

    Bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek 2008ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2008ko ekainean 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

  24. ERANSKINA

    Maila aurreratuaren curriculumeko alderdi komunak

    Mailaren definizioa.

    Maila aurreratuak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu.

    Maila aurreratuaren xede nagusia da ikasleei gaitasuna ematea hizkuntza erraz eta eraginkortasunez erabiltzeko ohiko egoeretan eta berariazkoagoetan, kontzeptuen eta hizkuntzaren aldetik konplexuak diren ahozko eta idatzizko testuak ulertu, sortu eta tratatzea eskatzen dutenetan, hizkuntzaren aldaera estandarrean, hiztegi zabala erabiliz baina ez oso idiomatikoa, betiere gai orokorrez, gaur egungoez edo hiztunaren espezializazio eremukoez arituz.

    Trebetasun bakoitzaren helburu orokorrak eta berariazkoak.

    1. Ahozkoaren ulermena.

    -Helburu orokorra.

    Edozein hizketa mota, bai aurrez aurreko elkarrizketak bai diskurtso erretransmitituak, bizitza pertsonalari, sozialari, akademikoari edo profesionalari buruzko ohiko edo ohiz kanpoko gaien inguruan.

    Ulertzeko gaitasunean ondokoek soilik izan dezakete eragina: atzeko gehiegizko hotsak, diskurtsoaren egituratze desegokiak edo hizkuntzaren erabilera idiomatikoak.

    Hizkuntzaren aldetik konplexua den diskurtso baten ideia nagusiak hartzen ditu, hizkuntzaren maila estandarrean ahoskatuz bai gai zehatzak bai abstraktuak.

    Diskurtso luzeak eta argumentazioko lerro konplexuak ulertzea, gaia nahikoa ezaguna denean eta diskurtsoaren garapena berariazko markagailuekin errazten denean.

    -Berariazko helburuak.

  25. Adierazpenak eta mezuak, abisuak eta jarraipen zehatzak ulertzea; gai zehatzei eta abstratuei buruzkoak eta hizkuntza estandarrean eta erritmo normalarekin emanak izanen dira.

  26. Diskurtso eta hitzaldi luzeak ulertzea, bai eta argumentazio lerro konplexuei jarraitzea ere, gaia nahikoa ezaguna denean eta diskurtsoaren garapena berariazko markagailuekin errazten denean.

  27. Hitzaldien, solasaldien eta txostenen ideia nagusiak ulertzea, bai eta hizkuntzaren aldetik konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste forma batzuk ere.

  28. Hizkuntza estandarrean egiten diren irratiko dokumental gehienak eta grabatu edo erretransmititutako beste material batzuk ulertzea, eta hitz egiten duenaren gogo aldartea eta tonua identifikatzea.

  29. Gaur egungo gaiei buruzkoak diren telebistako berri eta programa gehienak ulertzea.

  30. Hizkuntza estandarrean egiten diren dokumentalak, zuzeneko elkarrizketak, eztabaida saioak, antzerki lanak eta film gehienak ulertzea.

  31. Zehaztasunez ulertzea hizkuntza estandarreko elkarrizketetan eta transakzioetan zuzenean esaten zaiona, baita atzeko hotsa izanda ere.

  32. Bere inguruan esaten denaren zati handi bat atzematea, ahalegin pixka batekin.

  33. Bere espezialitateko gaiei buruzko eztabaidak ulertzea eta solaskideak nabarmentzen dituen ideiak zehaztasunez ulertzea.

    1. Ahozko adierazpena eta elkarreragina.

    -Helburu orokorra.

    Deskribapen eta prestazio argi eta sistematikoak egitea, alderdi eta zehastasun garrantzitsuak, solaskidearentzako eta komunikazio asmorako lagungarriak eta egokiak direnak, nabarmenduz. Elkarrizketetan arin eta espontaneotasunez parte hartzea, hots, jatorrizko hiztunekin elkarreraginez arituz, ez batari ez besteari tentsiorik sortu gabe. Gertaera eta esperientza batzuen garrantzi pertsonala nabarmentzea, ikuspuntuak argi adierazi eta defendatzea, azalpen eta argudio egokiak emanez.

    -Berariazko helburuak.

  34. Ahozko adierazpena.

    1.1. Jendaurreko adierazpenak egitea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR