254/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2009an eta 2010ean garapenerako hezkuntzarako proiektuak egiteko diru-laguntzetarako dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa, herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako elkartasunezko ekarpena egiteko, milurte honetako garapenerako helburuak lortzeko asmoz.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arauak, helburuak eta bitartekoak finkatzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetzarako ekintzak sustatzeko. Halaber, haren 7.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Publikoek garapenerako lankidetzarako programetan garapenerako hezkuntzarako eta gizartearen sentsibilizaziorako ekintzak bilduko dituztela, zuzenean edo garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera egin beharrekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Nafarroako Lankidetzarako I. Plan Zuzentzaileak lankidetza horren kalitatea hobetzea aurreikusten du, modalitateak eta jarduteko tresnak dibertsifikatuz. Berariaz, aurreikusten du garapenerako hezkuntzarako ekintzetatik bereiztea gizartea sentsibilizatzeko ekintzak. Izan ere, horiek, besteak beste, urte batzuetako programazio bat behar dute, ikasturtearekin bat datorrena.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapenerako hezkuntzarako proiektuak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, konkurrentzia, objektibotasun, berdintasun, bereizkeriarik ez eta kontrol printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eraginkortasuna ere.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-2009an eta 2010ean garapenerako hezkuntzarako proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-550.000 euroko gastua baimentzea, honela banaturik: 250.000 euro 2009ko ekitaldirako, 2009ko gastu aurrekontuko "(**) Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900001 91200 4819 143102 kontu-sailetik; eta 300.000 euro 2010eko ekitaldirako

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 29an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

2009. eta 2010. urteetan garapenerako hezkuntza proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

Lehena.-Xedea eta helburua.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak diru-laguntzetarako dei egin du 2009rako eta 2010erako. Horien bidez, garabideko herrialdeak ukitzen dituzten arazoak hobeki ulertu, haien aldeko jarrera sortu eta elkartasuna eta haiekiko elkarlanerako hezkuntza prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak finantzatuko dira, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera. Nafarroako entitateek proposatzen dituzten proiektu horiek hezkuntza formalean edo ez-formalean gauzatzen ahalko dira. Espresuki baztertzen dira soilik prestakuntzakoak diren ekintzak (ikastaroak, mintegiak edo antzekoak) eta gizartea arlo horretan sentsibilizatzeko ekintzak (erakusketak, ekitaldiak edo antzekoak), baldin eta garapenerako hezkuntzarako proiektu global baten barruan ez badaude.

Bigarrena.-Aurrekontuetako dirua.

Horretarako, 2009an 250.000 euro erabiliko dira, 2009rako Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "(**) Garapenerako Nazioarteko Lankidetza" izeneko kontu-sailean. 2010ean 300.000 euro erabiliko dira gehienez.

Hirugarrena.-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen betebeharrak.

Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

  1. Pertsona juridiko pribatuak izatea, legez osatu eta inskribatuak, Espainako Garapenerako Lankidetzarako Agentziako Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

    Gainera, bi GGKE edo gehiagoren elkarteek ere hartzen ahalko dute parte, berez nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.

  2. Entitatearen helbidea edo haren ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

  3. Elkartearen helburuak lortzeko aski den egitura eta antolamendua izatea.

  4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren laguntzen onuradun izan.

  5. GGKE taldeak izanez gero, elkarteko entitate bakoitzak bete beharko ditu betebehar guztiak.

    Laugarrena.-Garapenerako Hezkuntzarako proiektuen betekizunak.

    Diru-laguntzen onuradun izan ahal izateko, GGKEek aurkezten dituzten proiektuek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

  6. Deialdiko lehen oinarriko helburu eta xedeekin, Garapenerako Lankidetzaren aldeko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeko 2., 3. eta 7. artikuluetako printzipioekin eta Nafarroako Lankidetzarako I. Plan Zuzentzailearekin bat etortzea.

  7. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR