79/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia eratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren atariko tituluan, 5. artikuluan, ikasleen gurasoak elkartzeko askatasuna bermatzen da eta eskubide hori erabiltzeko eta federazioak eta konfederazioak sortzeko sustapen lana hezkuntza administrazioei esleitzen die.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, "Ikastetxeen parte-hartzea, autonomia eta gobernua" izeneko V. tituluko 119.5 artikuluan, ikasleen gurasoek beren elkarteen bitartez ikastetxeen funtzionamenduan parte hartzeko eskubidea jasotzen da. Horretarako, hezkuntza administrazioek gurasoei informazioa eta prestakuntza emateko bideak irekiko dituzte.

Beste alde batetik, ikasleen guraso elkarteak arautzen dituen uztailaren 11ko 1533/1986 Errege Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen du entitate horiei dagokiela ikasleen gurasoek ikastetxe publikoetako eta itunduetako eskola kontseiluetan eta kide anitzeko beste organo batzuetan parte hartzeko eta ordezkatuak izateko tresna izatea, besteak beste.

Ikasleen guraso elkarteak biltzen dituzten federazioen bidez guraso elkarteek hezkuntza eremuan parte hartzeko aukerak sustatzeko asmoz, egokia da informazio, azterketa, eztabaida eta segimendurako kide anitzeko organo bat sortzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemari berez dagozkion gaiak jorratzeko. Horri esker, Administrazioa eta ikasleen gurasoak eta/edo legezko tutoreak elkarrengana hurbiltzen ahalko dira eta sektore horri parte-hartze handiagoa emanen zaio hezkuntza komunitatean.

Hori helburu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia eratzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia eratzen da eta mahaia gobernatzen duten aruak onesten dira. Arauok eranskinean daude.

Xedapen iragankor bakarra.-Federazioak Hezkuntza Departamentuko Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen Zentsuan izena ematea.

2009ko urtarrilaren 1era arte, Federazioak Hezkuntza Departamentuko Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen Zentsuan izena eman beharra betetzat joko da federazioak Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan izena emana badu.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

IruÒean, 2008ko maiatzaren 28an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos PÈrez-Nievas...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR