24/2010 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, Mendabiako Udalaren herrilurretako 101.986,68 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, MENDABIAKO UDALAREN HERRILURRETAKO 101.986,68 METRO KOADROREN ONURA PUBLIKOA DEKLARATU ETA HAIEN DESAFEKTAZIOA ONESTEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Mendabiako Udalak eskatu du udalerriko herrilurretako 101.986,68 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa egitea, gero saltzeko, ardogintzaren eta kontserben sektorean diharduen Mendavia Conservas Artesanas, S.L. enpresak bere instalazioak bertan jarri eta zabaltzeko aukera izan dezan.

Mendavia Conservas Artesanas, S.L. enpresaren kokapen honek berarekin ekarriko du 80 lanpostu berri progresiboki sortzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Mendabiako Udalak desafektatzeko asmoa duen eremuak lurzati txikiaren mugak gainditzen dituenez, foru lege bidez onetsi behar da.

  1. artikulua. Onura publikoaren deklarazioa.

    Mendabiako Udalaren herrilurretako 101.986,68 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten da. Eremu hori Mendabiako katastroko 1. poligonoko 1.319, 1.320 eta 1.342 lurzatien puska banari dagokie. Lur horiek herrilurtzat joko dira foru lege honetako 2. artikuluko baldintzetan saldu arte.

  2. artikulua. Zuzenean saltzeko baimena.

    Mendabiako Udalari baimena ematen zaio aurreko artikuluan aipatutako lurrak saltzeko, ardogintzaren eta kontserben sektorean diharduen Mendavia Conservas Artesanas, S.L. enpresak lur horretan bere instalazioak jarri eta zabaltzeko aukera izan dezan. Kokapen horrekin 80 lanpostu berri sortuko dira progresiboki, eta enpresak lekua izanen du gerora are gehiago handitu nahi izanez gero. Baimena ondoko baldintza hauen mendean egonen da:

    1. Salmentako akordioaren klausula batek xedatu dezala lurrak herri ondarera itzuliko direla, baldin eta haiek desafektatzeko arrazoitzat hartu ziren xedeak desagertzen badira, edo foru lege honetan eta Mendabiako Udalak 2010eko maiatzaren 27an onetsitako baldintza-agirian jasotako kondizioak betetzen ez badira.

    2. Itzulketa klausula hori jaso dadila kontratuak formalizatzeko Jabetza Erregistroan inskribatzen diren agiri publikoetan, Mendabiako Udalak 2010eko maiatzaren 27an onetsitako baldintza-agirian aipatzen den bezala.

    3. Mendabiako Udalak herrilurretako 101.986,68 metro...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR