25/2010 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, Oteitzako Udalaren herrilurretako 68.780 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, OTEITZAKO UDALAREN HERRILURRETAKO 68.780 METRO KOADROREN ONURA PUBLIKOA DEKLARATU ETA HAIEN DESAFEKTAZIOA ONESTEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Oteitzako Udalak eskatu du udalerriko herrilurretako 68.780 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa egitea, gero 17.195 metro koadrorekin trukatzeko, eta horrela Oteitzako jarduera ekonomikoen industrialdea handitu ahal izateko. Izan ere, handitze hori beharrezkoa da, energia berriztagarrien sektorean diharduen Soterna S. Coop. enpresaren eskaerari erantzun dakion eta herrian beste industria batzuk instalatzeko aukera zabalik geldi dadin.

Soterna S. Coop. enpresaren kokapen honek berarekin ekarriko du 50 lanpostu berri sortzea lau urtean. Horri esker eusten ahalko zaio Oteitzako gaur egungo populazioari, eta beste enpresa batzuk bertan kokatzeko oihartzuna izan dezake, alegia, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Oteitzako Udalak eskatzen duen desafektazioaren xede den eremuak lurzati txikiaren mugak gainditzen dituenez, eskatutakoa foru lege bidez onetsi behar da.

  1. artikulua. Onura publikoaren deklarazioa.

    Oteitzako Udalaren herrilurretako 68.780 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten da. Eremu hori Oteitzako katastroko 2. poligonoko 252. lurzatiko H) azpilurzatiaren puska bati dagokio. Lur horiek herrilurtzat joko dira foru lege honetako 2. artikuluko baldintzetan trukatu arte.

  2. artikulua. Zuzenean trukatzeko baimena.

    Oteitzako Udalari baimena ematen zaio aurreko artikuluan aipatutako lurrak ondoko lur hauekin trukatzeko: 17.195 metro koadro, Conrado Zudaire Morentin eta Isidro Zudaire Morentin jaunen jabetzakoak, 1. poligonoko 532. lurzati osoari dagozkionak. Trukearen helburua lurra lortzea da, bertan energia berriztagarrien sektoreko Soterna S. Coop enpresa instalatzeko (eguzki-atzitzaile modularren ekoizpena, etxeko ur beroaz, berokuntzaz eta aire girotuaz hornitzea xede), lau urtean 50 lanpostu sortuta, eta geroko terrenoa izateko, beste industria batzuentzat, betiere baldintza hauek betetzen badira:

    1. Trukea egiteko erabakiaren klausula batek xedatu dezala lurrak herri ondarera itzuliko direla, baldin eta haien desafektaziorako arrazoitzat hartu ziren xedeak edo haietarako finkatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR