105/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergari dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onesten dira, eta kudeaketa arauak ezartzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, irailaren 19an emandako 172/2000 Foru Aginduaren bidez, elektrizitatearen gaineko zergaren aitorpen-likidazioaren 560. eredua onetsi zuen, besteak beste. Abuztuaren 5eko 168/2008 Foru Aginduak aldatu du aipatutako foru agindua, aurkezteko epeari dagokionez.

560 eredua telematika bidez aurkeztu behar da nahitaez, zerga bereziei dagozkien zenbait aitorpen telematika bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituen azaroaren 26ko 337/2002 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera. Multzoka aurkeztea aukeratuz gero, martxoaren 21eko 85/2007 Foru Aginduan ezarritakoa bete beharko da. Haren bidez onetsi ziren "Aitorpen-likidazioa. Elektrizitatearen gaineko zerga" 560 eredua multzoka aurkezteko fitxategietako erregistroen diseinuak.

Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren xede diren energia elektrikoaren entregak suspentsio araubidean egiten dira, zuzenean beste fabrika batzuetarako, zerga gordailuetarako edo esportaziorako direnean, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat. Foru agindu horren bidez, energia fotovoltaikoaren ekoizpenari dagozkion energia elektrikoaren entregak suspentsio araubidean baizik egiten ez dituzten subjektu pasiboentzat, pertsona fisikoentzat, desagertu egin da Elektrizitatearen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa, 560 eredua, hiru hilean behin aurkezteko betebeharra.

Betebehar hori desagertu da gero eta pertsona gehiago bihurtzen ari direlako energia elektrikoaren ekoizle eta enpresaburu, energia fotovoltaikoaren eguzki plaken jabe izateak dakartzan eragiketa bolumen txiki baten ondorioz; ekoizle horiek, gehienetan, "eguzki baratza" deitzen diren parke horien sustatzaileak ezarritako talde bateko kide izaten dira. Haien entrega guztiak suspentsio araubidean egiten dituztenez, ez da inolako aldaketarik gertatuko Nafarroako Zerga Ogasunak bereganatu beharreko tributu kuotetan, foru agindu honetan xedatutakoaren ondorioz.

Bestetik, foru agindu honen xedapen gehigarri bakarrean xedatuta daude elektrizitatearen gaineko zergaren kontabilitate betebeharrak betetzeko subjektu pasibo horiek bete beharko dituzten baldintzak, inolako kalterik ekarri gabe Nafarroako Tributu Ogasunaren informazioari.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak dioenez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak erabakiko ditu tokia, modua, epeak eta inprimakiak, subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordain...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR