142/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu hark Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatu zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatu zen, apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren arabera ezarri beharreko antolamendu eredu berriekin bat. Foru Dekretu horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu zen.

Foru dekretu horrek erizaintza antolatzeko ezartzen duen eredua funtzionalki bateratua da eta Nafarroako Ospitaleguneko pazienteen beharrak eta eskakizunak asetzeko moduan egituratuta dago.

Foru dekretu horretako bigarren xedapen gehigarrian, 2. idatz-zatian, aurreikusten da Errehabilitazioko Erizaintzako A, B eta C unitateetako burutzetan erizaintzako unibertsitate-diplomadunek eta fisioterapeutek parte hartzen ahal dutela.

Xedapen hori berraztertu egin da; izan ere, aztertu da zer langile diren egokiak burutza horiek hornitzeko, kontuan izanik zer lanpostu eta jarduera koordinatu eta kudeatu behar diren. Nahiz eta unitateetako buruen eginkizunak egitura kudeatzekoak izan, komenigarritzat jo da fisioterapiako espezialistak izatea burutza horiek beren gain hartzen dituztenak.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu hark Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR