208/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen A taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 246 (ter) artikuluaren 3. idatz-zatiak adierazten du gaikuntza prozesuetan aurreikusitako probak gainditu eta deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatzen ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko dituela hari eskaera egiten dioten toki entitateek araubide administratiboan kontratatu eta lanpostu horiei dagozkien eginkizunak aldi baterako bete ditzaten.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 197/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortu eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 246. (ter) artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, aipatu deialdiaren 11. oinarrian erabakita gelditu zen hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatu eta arautuko direla.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduaren bidez, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak onetsi ziren. Foru agindu hori 2013ko ekainaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Kudeaketa arau horien bigarren atalean izangaien zerrendak onesteko irizpideak ezartzen dira. Zehazki, honako hau xedatzen da: Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuetako eginkizunetan aldi baterako aritzeko araubide administratiboan kontratatzeko izangaien zerrendak, lanpostu mota bakoitzarentzat, hurrengo zerrenden eta haien arteko lehentasun ordena honen arabera eratuko dira:

  1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR