210/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Musika arloko Graduko goi mailako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa eta titulua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak goi mailako ikasketa artistikoak sartzen ditu ikasketa artistikoetan; horien antolamenduan, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak ezarritakoan, Graduko eta Graduondoko ikasketak bereizten dira; azken maila horretan Master eta Doktorego ikasketak sartzen dira.

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak Musika arloko Graduko goi mailako ikasketa artistikoen oinarrizko edukia arautzen du, eta Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduak musikako goi mailako ikasketen plana arautzen du Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan Nafarroako Foru Komunitaterako.

Musika arloko Graduko goi mailako ikasketek lau ikasturte dituzte, 60 kreditukoa bakoitza, eta ikasketa horiek gainditzean eskuratzen da Musikako Graduatu titulua.

Nafarroako Foru Komunitatean Musika arloko Graduko goi mailako ikasketak 2010-2011 ikasturtetik aurrera ezarri direnez gero, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuak arauak ezartzea ikasketa horiek ebaluatu eta titulua eskuratzeko prozesuetarako.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak foru agindu hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du, Musika arloko Graduko goi mailako ikasketa artistikoen ebaluazioa eta titulua Nafarroako Foru Komunitatean arautu daitezen.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio esparrua.

  2. Foru agindu honek Musika arloko Graduko goi mailako ikasketa artistikoen ebaluazioa eta titulua arautzea du xede, baita prozesu horietan erabili behar diren dokumentu ofizialak ere.

  3. Nafarroako Foru Komunitatean Musika arloko Graduko goi mailako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, goi mailako musika kontserbatorioetan edo goi mailako musika eskoletan eta baimendutako ikastetxe pribatuetan aplikatuko da foru agindu hau.

  4. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  5. Ikaslearen ikasketa prozesua baloratzeko helburua du ebaluazioak, eta Musika arloko Graduko goi mailako ikasketentzat zehaztutako gaitasun zeharkako, orokor eta berariazkoak zer gradu eta mailatan eskuratzen diren hartuko du kontuan.

  6. Musika arloko Graduko goi mailako ikasketetan, ebaluazioak Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzen diren ikasketa planaren elementuak hartuko ditu kontuan.

  7. Ebaluazioa irakasgai bakoitzeko eginen da, eta integratzailea izanen da haietako bakoitzerako ikasketa planetan zehaztuta dauden gaitasunei begira.

  8. Irakasgaiak ebaluatzeko irizpideak izanen dira gaitasunak zenbateraino eskuratzen diren baloratzeko funtsezko erreferentzia; horretarako, gaitasunak objektiboak izanen dira eta neurtuak izateko moduan ezarriko dira.

  9. Didaktikako departamentuek ikaskeen gaitasun artistiko eta teknikoak ebaluatzeko irizpide eta prozedurak ezarriko dituzte irakasgaien programazioan, baita haiek kalifikatzeko irizpideak ere.

  10. Gradu bukaerako lanaren ebaluazioa eta kalifikazioa bakarrak izanen dira, eta gainditzeko, ikasketa plana osatzen duten irakasgai guztiak gainditu beharko dira.

  11. Ikastetxeak ebaluazio saioak antolatzen ahalko ditu, irakasgaien kalifikazioak jaso, ikasketaren prozesua baloratu eta ikasketen emaitzak aztertzeko.

  12. artikulua. Ebaluazio prozesua.

  13. Ikasturte bakoitzean, irakasleek ikaslearen ikasketa etengabe ebaluatzeko prozesua aplikatuko dute behaketa sistematikoa, informazioko erregistroak, berariazko probak edo beste mekanismo batzuk aplikatuta, zein diren irakasgai bakoitzaren ezaugarriak, horren arabera. Prozesu horretarako, ikasleek klasetara etorri beharko dute eta curriculuma osatzen duten irakasgaietarako programatutako jardueretan hartu beharko dute parte, programazio didaktikoetan ezartzen denaren arabera.

  14. Oro har, irakasgai bakoitzeko irakasleak erabakiko du zein kalifikazio eman, gradu bukaerako lanean izan ezik, horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR