153/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresei, entitate pribatuei edo Nafarroako toki erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gaurko egoera ikusirik, Nafarroako Gobernuaren ardura nagusienetako bat da gure Komunitatearen egoera ekonomiko zail eta luzearengatik lana galdu eta haren ondoriozko sorospen guztiak ahitu dituzten pertsonak babestea. Pertsona horiek, gorabehera horren ondorioz, gizartetik bazterturik daude edo, langabezian jarraituz gero, egoera horretan egon litezke. Horrenbestez, gizarte bazterketari enpleguaren bidez aurrea hartzea da administrazio publikoek bultzatu beharreko oinarrizko ardatzetako bat.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, departamentu edo erakunde publiko batzuen bidez (zehazki, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez), neurri batzuk antolatu ditu, kontratatua izateko pertsona horiek dituzten premiei aurre egiteko.

Horrenbestez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak neurri hau ezarri du: gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak lanerako kontratatzen dituzten enpresa publiko eta pribatuei, entitate pribatuei edo Nafarroako toki erakundeei diru-laguntzak ematea.

Hortaz, dealdi honetan ezartzen diren jarduketa ildo orokorren xedea da kontratazioa sustatzea, langabezian dauden eta lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsona horiek lana aurki dezaten laguntzeko. Horretarako, diru-laguntzak emanen dira pertsona horiek sei hilabetez, gutxienez, kontratatzeagatik sortutako soldata-kostuak finantzatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du. Haren arabera, besteak beste, deialdia eta haren oinarriak ezarri behar dira. Bidezkoa da, beraz, diru-laguntza hauen deialdia onestea 2012rako.

Halaber, foru lege horrek xedatzen duenez, diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokakoa izanen da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazioa egiteko baimena ematen duenean.

Horregatik, 2012ko apirilaren 4ko bilkuran Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari baimena ematea, gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituzten entitate pribatuei, enpresei edo Nafarroako toki erakundeei diru-laguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidearen bitartez.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak (Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren 2.1 artikuluak ezarritakoari lotuta) ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresei, entitate pribatuei edo Nafarroako toki erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen I. eranskinean daude.

  3. 1.000.000,00 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko "Enplegarritasuna eta birlaneratzea hobetzeko osagarria" izeneko 900003 91600 4809 231504 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2012ko apirilaren 11n.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

    1. ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

    Lehenbizikoa.-Xedea.

    Deialdi honen xedea da gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza (GLEHL, aurrerantzean) edo gizarteratze-errenta (GE, aurrerantzean) jasotzen duten pertsonak laneratzea, Nafarroako toki erakundeek eta jarduera edo lan zentroak Nafarroako Foru Komunitatean dituzten enpresek edo entitate pribatuek (entitate kontratatzaileak, aurrerantzean) pertsona horiek kontrata ditzaten sustatuz.

    Horretarako, oinarri hauek aipatu entitate eta enpresek jasotzaile horiek lan araubidean kontratatzeagatik sortutako soldata-kostuak diruz laguntzeko baldintzak eta betekizunak arautzen dituzte.

    Bigarrena.-Onuradunak eta entitate kontratatzaileak.

  7. Deialdi honetan ezarritako laguntzen azken onuradunak dira kontratazio unean gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza edo gizarteratze-errenta jasotzen ari diren pertsonak, laguntza edo errenta agortzeko geratzen zaien denbora edozein izanik ere, betiere enpresek, entitate pribatuek edo toki erakundeek kontratatuak badira.

  8. Halaber, GLHELren edo GEren jasotzaileak kontratatzen dituzten entitate pribatuek (irabazi asmoa duten ala ez, forma juridikoa edozein dutela ere) eta Foru Komunitateko toki erakundeek diru-laguntza jasoko dute, betiere oinarri hauetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntza kontratatutako onuradunen soldata garbia pagatzeko osorik erabiltzen badute.

  9. Entitate kontratatzaileek Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eskatzen ahalko dizkiote kontratatzen ahal diren GLHELren edo GEren jasotzaileak.

    Hirugarrena.-Diru-laguntzen helburua eta zenbatekoa.

  10. Diru-laguntzak erabiliko dira pertsona kontratatuen soldata-kostuak finantzatzeko, betiere deialdi honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte eta Foru Komunitateko jarduera edo lan zentroetan entitate kontratatzaileen berezko jarduerak gauzatzeko kontratatuak badira.

  11. Entitate kontratatzailearekin gutxienez sei hilabeteko lan-kontratua sinatu duen langile...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR