150/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 4ko 28/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua eratu zen. Dekretuaren 5. artikuluan organo hori nork osatuko duten finkatzen da, honako hauek alegia:

  1. Kontseiluko burua, hots, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularra.

  2. Bi kontseiluburuorde. Lehen kontseiluburuordea izanen da Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasun mota guztiak (ikusteko desgaitasuna, entzuteko desgaitasuna, desgaitasun fisikoa eta desgaitasun psikikoa) biltzen dituen erakunde nagusiko lehendakaria, eta kontseiluburuaren ordez arituko da hura kanpoan edo eri dagoenean eta legezko beste kasuetan. Bigarren kontseiluburuordea, berriz, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendari nagusia izanen da. Lehenengo buruordearen ordez arituko da, ondorio guztietarako, kontseiluburua ordezteko aipatu diren kasu beretan.

    Kontseiluko kideak hauek dira:

  3. Bi kontseilukide, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko pertsona titularrak libreki izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artetik. Haietako batek idazkari lanak eginen ditu, botoa eta hizpidea dituela.

  4. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak libreki izendatutako kontseilukide bat.

  5. Hezkuntzaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako kontseilukide bat.

  6. Osasun arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako kontseilukide bat.

  7. Toki entitateen ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

  8. Desgaitasuna duten pertsonen elkarte nagusien federazioen ordezkari bana, entitate horiek proposatuak: gehienez ere bi kontseilukide.

  9. Desgaitasun mota guztien (ikustekoa, entzutekoa, fisikoa eta psikikoa) elkarteen bost ordezkari, entitate horiek proposatuak. Desgaitasun mota guztiak ordezkatu behar dituzte, eta ezin dira izan f) letran izendatutako ordezkariak berak.

    Agindu horren zortzigarren idatz-zatian ezartzen da Desgaitasunaren Kontseiluko kideen eta haien ordezkoen izendapena, norberak duen kargua dela medio direnena izan ezik, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak eginen duela, foru agindu baten bidez, aurreko artikuluan aipatzen diren entitateek proposatuta, hala behar denean.

    Horrenbestez, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua sortu zuen apirilaren 4ko 28/2011 Foru Dekretuaren bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR