41/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 19an emandako 73/2009 (EE) Erregelamenduak, Europar Batasunaren nekazaritza politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzen araubideei aplikatu beharreko xedapen komunak ezartzen dituenak, 15. artikuluan, kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuaren elementuen artean, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du. Identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute, katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarritzat harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak baliatuz.

73/2009 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuari dagokionez, Batzordeak 2009ko azaroaren 30ean emandako 1122/2009 (EE) Erregelamenduan ezarri dira.

Nafarroako Foru Komunitatean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua arduratu da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) prestatzeaz. Horretarako, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin (NBEF) hitzarmena sinatu zuen, lan horri zegozkion baldintzak finkatzeko, betiere Estatu osorako erabilitako metodologiaren arabera.

Urriaren 29ko 2128/2004 Errege Dekretuak, nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema arautzen duenak, NELIGS delakoa Espainian aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta adierazten du sistema hori kudeaketarako baliabide gisa erabiliko dela kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuan eta Batasunaren nekazaritza politika bateratuko beste laguntza araubide batzuetan, azalerarekin zerikusia duten haietan, hain zuzen ere.

Errege dekretu horrek, 6. artikuluan, ezartzen du autonomia erkidegoak arduratuko direla NELIGS sistema ustiatu eta mantentzeaz, bakoitza bere lurraldean.

Nafarroako Foru Komunitatean horretarako ezarri ziren arauak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren maiatzaren 30eko 89/2005 Foru Aginduan garatu ziren, xedapen horrek Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen baititu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak onestea.

Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulaziorako arauak onesten dira, eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dira, foru agindu honen eranskinetan ageri diren moduan.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe uzten da 89/2005 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak emana, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dituena.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. ERANSKINA

    Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa, eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak

    1. artikulua. Xedea.

      Agindu honen xedea da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) aplikazio arauak eta ustiatze eta mantentze araubidea Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea, sistema horren aipamena egiten baita 2128/2004 Errege Dekretuan, nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema arautzen duen hartan.

    2. artikulua. NELIGSen erabilera.

    3. NELIGS izanen da kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuko nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen dena. Erregelamendu horren bidez Europar Batasunaren nekazaritza politika bateratuaren esparruan aplikagarri diren zuzeneko laguntzen araubideetako xedapen komunak ezarri eta nekazarientzako zenbait laguntza-araubide abiarazi ziren.

      NELIGS sistema aplikatuko zaie honako araubide hauetan aurkezten diren laguntza eskaerei:

      -Kudeaketa eta kontrolerako sistema integratua aplikagarri zaien araubideak, betiere 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      -Nekazaritzako lurzatien identifikazio sistemari dagokionez, kudeaketa eta kontroleko prozedurak sistema integratuarekin bateragarriak izan behar dituztenak, betiere 73/2009 (EE) Erregelamenduaren (EE) 26. artikuluan ezartzen denaren arabera.

      -Azaleren aitorpena beharrezkoa den bestelako edozein laguntza-araubide, betiere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR