412/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako kirol federazioei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, Nafarroako Kirolari buruzkoak, 6.1 artikuluan ezartzen duenaren arabera, Foru Komunitateko kirol administrazioari dagokio, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren kirol gaietako politika planifikatu eta betearaztea. 6.2. e) artikuluan adierazten da haren eskumenen artean dagoela Nafarroako kirol federazioak, esleitu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, koordinatu eta begiratzea, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.

Aipatu foru legeak, 33. a) artikuluan adierazten duenaren arabera, Foru Komunitateko kirol administrazioak zilegi izanen du Nafarroako kirol federazioei diru-laguntzak ematea. Hartarako, diru-laguntza horien arauetan ezarri bezalako lankidetza itun edo hitzarmenak erabiliko dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen du. 17.1 artikuluan ezartzen du, gainera, posible izanen dela diru-laguntzak ematea, Nafarroako Gobernuak onartutako kasu justifikatuetan, banakako ebaluazioaren araubidea aplikatuz.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. 1 artikuluan aurreikusitako banakako ebaluazioaren araubidea erabiltzea onuradunen, (Nafarroako kirol federazioak), izaera dela eta justifikatzen da, hauen izaeragatik, 11/2005 Foru Legean zehaztua, ezinezkoa baita inskribatu, erregistratu eta Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioak aitortu gabeko edozein entitate aurkezta.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko urriaren 13an egindako bilkuran, 2009ko Nafarroako Kirolen Federazioei diru-laguntzak emateko deialdia banakako ebaluazioaren araubidearen bidez tramitatzea onetsi zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirol Federazioentzako 2009ko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Testua, osorik, foru agindu honen I. eranskinean dago.

  2. Aipatu deialdia ebazteko 2009an erabili beharreko irizpideak eta baremoa onestea. Foru agindu honetako II. eranskinean ageri dira.

  3. Deialdia finantzatzeko, 2.645.000 euroko gastua baimentzea kontu-sail hauetatik:

    -2.500.000 euro "Federazioetarako eta Kirol Teknifikazioko Zentroetarako diru-laguntzak" izeneko 940002 95120 4819 336100 kontu-sailaren kargura.

    -100.000 euro "Nafarroako selekzioen janzkiak" izeneko 940002 95120 4819 336106 kontu-sailaren kargura.

    -45.000 euro "Kirol federazioen ekipamendua" izeneko 940002 95120 7819 336100 kontu-sailaren kargura.

    Kontu-sail guztiak 2009. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretakoak edo, aurrekontu horiek helburu horrekin onesten dituzten antzeko kontu-sailen kargurakoak izanen dira. Diru-laguntzen banaketa, betiere, 2009ko aurrekontuan helburu horretarako kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.

  4. Foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzari, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen Kontu-hartzailetza delegatuari.

    Iruñean, 2008ko azaroaren 14an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Kirol Federazioei diru-laguntzak ematekodeialdia. Oinarri arautzaileak

  6. oinarria. Xedea.

  7. Deialdi honen xedea da Nafarroako Kirol Federazioei diru-laguntzak ematea. Diru-laguntzak 2009. urterako sinatuko dira, Nafarroako Kirol Federazioen eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmenak izenpetuta.

  8. Diru-laguntza hauen bitartez kirol federazioei laguntza eman nahi zaie,Nafarroako Kirolari buruzko 15/2001 Foru Legeak ezartzen dizkien funtzioak bete ditzaten.

  9. oinarria. Federazioen betebeharrak.

    Federazio eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.

    2. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

    3. Kontabilitate Plan Orokorraren araberako kontabilitatea eramatea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariaren abenduaren 12ko 91/2003 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Kirol Federazioentzat onetsitako egokitzapenaren araberakoa.

    4. Federazioek antolatutako jardueren ondoriozko erantzukizun zibila babesten duen aseguru bat kontratatuta edukitzea, bai entitatearentzat berarentzat, bai haren izenean ari diren pertsonentzat ere (zuzendaritza taldekoentzat eta langileentzat).

  10. oinarria. Diru-laguntzen xedeko kontzeptuak:

    Ondorengo kontzeptuetarako eskatzen ahalko dira diru-laguntzak:

    1. Administrazio gastuak.

    2. Langileen gastuak.

    3. Lehiaketa nazionaletan parte hartzea.

    4. Lehiaketa nazionalen eta nazioartekoen antolamendua; azkeneko kasu honetan aldez aurreko baimena beharko da berau antolatzeko.

    5. Nafarroako lehiaketak.

    6. Sustapen jarduerak.

    7. Prestakuntza jarduerak.

    8. Teknifikazioa eta Nafarroako Selekzioen programak.

    9. Kiroletako jantziak eta ekipamenduak.

    10. Bestelako ekipamendua.

  11. oinarria. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

  12. Hitzarmena izenpetzeko eskaera Nafarroako Kirolaren Institutuko erregistroan aurkeztuko da edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatutako edozein bide erabiliz.

  13. Eskaera Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaio, "Nafarroako kirol federazioei 2009ko diru-laguntzak emateko deialdia" jarrita.

  14. Eskaerak epe hauetan aurkeztuko dira:

    1. Diru-laguntzen eskaera arruntak 2008ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztuko dira. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, posta funtzionarioak, egiaztatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkion eskaerari. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 2008ko abenduaren 31a arte gutxienez 30 egun baliodunik ez balego, epe arrunta 30 egun baliodunekoa izanen da, araudi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    2. Aparteko egoeretan, aurreko epean eskaerak aurkeztu ezin izan dituzten Kirol Federazioek 2009ko ekainaren 30a baino lehen aurkezten ahalko dituzte. Kasu horretan, eskatutako diru-laguntza emateko baldintza izanen da aurrekontuetan behar adina diru egotea.

  15. Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

    1. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatearen aitorpena.

    2. Jardueren urteko proiektua (jardueren eta langileen fitxak), aurrekontua zehatz emanda, Nafarroako Kirol Federazioetara egokitutako Kontabilitate Plan Orokorraren araberakoa, Federazioaren Batzar Nagusiak onetsia, Nafarroako Kirolaren Institutuak ezarritako ereduen arabera. Agiriak aurkezten diren egunerako Batzar Nagusia egin ez bada, Federazioko Zuzendaritza Batzordeak onetsi beharko ditu agiriak eta Batzar Nagusiaren onespena aurkezteko konpromisoa hartuko du, egiten denetik hamabost eguneko epean.

    3. Federazio Batzordeen osaera, lizentzia eta kluben kuadroak, federazioaren datu orokorrak eta langileen kontratazioa eta aseguruak ageri diren inprimakia.

    4. Teknifikazio eta prestakuntza fitxak.

    5. Ekipamendurako eskaera-orria.

    6. Ekipamendurako eta jantzitarako eskaera-orria.

  16. oinarria. Antolamendua eta instrukzioa.

  17. Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetza izanen da diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instrukzioa egiteko unitate organiko eskuduna.

  18. Organo instruktoreak administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR