176/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 7.1 artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko politika orokorra zehaztu eta ezartzeko ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari.

Bestetik, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, 27. artikuluan, ezartzen du esparru orokorreko plan sektorialek egoera sozial jakin batzuetan garatuko dituztela gizarte zerbitzuen plan estrategikoko aurreikuspenak, biztanleen gaineko ikuspegi sektorial batetik. Plan horiek zeharkakoak dira eta izaera eta urte anitzeko indarra dute; halaber, behatokiak sortzea aurreikusten ahalko dute.

Aipatu foru legearen II. tituluan plangintzari buruz ezarritakoari jarraikiz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala prestatu du.

Ijitoei arreta integrala emateko plana, beraz, politika publikoek gizarte zerbitzuen bidez kolektibo jakin batzuei arreta emateko ezartzen dituzten plan sektorialeetan sartzen da.

Plan hau zeharkako plana da, eta Nafarroako Gobernuaren politika multzoan (hezkuntza, enplegua, osasuna, etxebizitza, kultura, etab.) du eragina, ez gizarte zerbitzuen sistemetan bakarrik. Gobernuko politika eta departamentu guztien arteko koordinazioa bultzatu gogo da, eta elkarrizketa, kooperazioa eta hartuemana indartzea ijitoen entitateekin.

Plana prestatzeko, prozesu parte-hartzaile bati jarraitu zaio, arlo bakoitzeko mahaiak (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, prestakuntza eta enplegua, gizarte zerbitzuak, kultura, elkartegintza eta gizarte sustapena) osatu ziren. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko ordezkariek, planaren eremu desberdinei dagokien departamentuko ordezkariak eta ijitoen entitateen ordezkariek osatu dituzte mahai horiek.

Ijitoen entitateen eta planaren jarduketa eremuetan eskumena duten departamentuen artean adostutako proposamen guztiak jasotzen ditu planak. Proposamen horiekin aurreproiektua prestatu zen, eta hura planaren zuzendaritza batzordeak onetsi zuen 2011ko apirilaren 11n, gero proiektuaren fasean sartzeko.

Planaren proiektuak badu lehen zati bat, ijitioek Nafarroako Foru Komunitatean duten egoeraren gaineko diagnostikoari buruzkoa, eta bigarren zati bat, DAFO bat, printzipioen deskribapena, helburu orokorrak eta 9 ildo estrategiko (sei Nafarroako Gobernuko horrenbeste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR