ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 30ean hartua, Garesko biltontziaren arteria berritzeko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren 2008ko urtarrilaren 28ko Erabakiaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko epea iraganda eta aurkeztutako alegazio bakarra ebatzita, Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2008ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatu proiektua.

Garesko biltegi eremutik hiru hodi ateratzen dira. Horietako bat herria hornitzeko erabiltzen da. Hodia zuntz zementuzkoa da eta oso diametro txikia du; ondorioz, hainbat hornidura arazo sortzen ditu Garesko goiko aldeetan, presio nahikorik ez, eta ur jario handiak sortzen baitira, hodia maiz apurtzen delako.

Garesko biltontziaren arteria berritzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, berritze lana -diametro handiagoko hodi berri bat jartzea- lehenbailehen egitea ezinbestekoa delako gaur egungo ur jarioak saihesteko. Horrela, Garesko goiko aldeetako hornidura berehala bermatuko da.

Nafarroako Gobernuak, Izarbeibarko Mankomunitateak alegatutako arrazoiak ikusita eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua atxiki dela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR