165/2009 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren eta 2007-2013 urteetarako Europako Gizarte Funtsa izeneko Nafarroako programa eragilearen barnean Nafarroa Beken oinarri arau-emaileak eta 2010erako deialdia onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planak, Gobernuak 2008ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez onetsiak, zenbait helburu estrategiko ditu, hala nola nafar gizartea prestatu eta sentsibilizatzea herritar guztiak pertsonalki eta profesionalki ingurune global batean garatzeko aukerez balia daitezen.

Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planak "Hezkuntza eta Gizartea" deituriko 1. ardatzean, "Gaitasuna atzematea" deituriko 2. ildoan, 1.2.2 ekintza biltzen du: "Nafarroa Beken programa abian jartzea". 1.2.2 Ekintzaren xedea da espediente hoberena dutenek aukera izatea bikaintasuna eskuratua duten atzerriko zentroetan Master programak egiteko eta, horren ondoren, berenganatutako prestakuntza eta gaitasuna Nafarroari eskaintzeko.

Ekintza horren asmoa da, argi eta garbi, pertsona talde bat biltzea eta pertsona horiek nazioartean lehen mailakoak diren unibertsitateetako ikastaroetatik ateratzen ahal dituzten azken berrikuntza eta ekarpenak Nafarroako produkzio sareari helaraztea. Helburu hori lotzeko, beka hauetarako dei egiten da.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 9ko 19/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren barnean Nafarroa Bekei dagokien diru-laguntzaren ildoa onetsi zen, eta orain 2010. urteari dagokion deialdia eginen da.

Beste alde batetik, 2009. urteko deialdiarekin hartutako esperientzia kontuan hartuta, Nafarroa Beken oinarri arau-emaileetan aldaketa batzuk egin beharko dira, beka horiek lortu nahi den helburura erabat doitzeko.

Nafarroako Gobernuaren irailaren 28ko Erabakiaren bidez baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari 2010. urteko Nafarroa Beken deialdia finantzatzeko urte anitzeko gastua egin dezan.

Aginduzko txostenak ikusi dira eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia jaso da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Lehenengoa.-2010. urteko Nafarroa Beken deialdia onestea. Deialdiaren oinarriak foru agindu honen eranskinean daude (ID 2115). Xede horretarako 600.000 euroko gastua baimendu da, 2010eko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Bekak" izeneko 120000-13000-4812-923402 kontu-sailaren kargura, eta 800.000 eta 100.000 eurokoak, berriz, 2010eko gastuen aurrekontuen ondoren 2011ko eta 2012ko gastuen aurrekontuetan xede horretarako sortzen diren kontu-sailen kargura.

Bigarrena.-Foru agindu hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontabilitate Zentrora eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igortzea.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Laugarrena.-Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta ondokoetan ezarrita dagoenarekin bat.

Iruñean, 2009ko irailaren 29an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

2010eko Nafarroa Beken oinarriak

  1. KAPITULUA

    Helburua, araudia eta aplikazio eremua

    1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen helburua da bekak emateko zenbait deialdiren oinarri arau-emaileak ezartzea. Beka horien bidez, onuradunek atzerriko unibertsitateetan master programak behar bezalako aprobetxamenduarekin eginen dituzte, eta handik Nafarroako Komunitatera itzultzean edo ikasketak amaitu ondoren estrategikoak diren ardurazko lanpostuetan arituz, Nafarroako enpresa sarea eta gizartea, oro har, nazioarteratzen lagunduko dute.

    2. artikulua. Araubide juridikoa.

    Foru agindu honen babesean ematen diren bekek, aginduan ezarritakoaz gainera, arau hauek izanen dituzte: diru-laguntzen eta administrazio prozeduraren arloetako araudi sektorialeko xedapenak, eta orokorrean, aplikatu ahal zaien gainerako antolamendu juridikoko xedapenak.

    3. artikulua. Iraunaldia.

    Foru agindu honetan agertzen diren oinarri arau-emaileak agindu honek indarra hartzen duen egunetik 2011ko abenduaren 31ra arte egiten diren deialdi guztiei aplikatuko zaizkie.

    4. artikulua. Eremu materiala.

    Foru agindu honetan aurreikusitako beken helburua goi mailako tituludunak edo diplomadunak, Nafarroari lotuak, atzerrian emandako master programetan prestatzea da, beren lanbide jarduera Nafarroako Foru Komunitatearen onerako gara dezaten, dagokien enpresa edo erakundeetan sartuz edo Nafarroarentzat interes estrategikokotzat jotzen diren lanpostuetan arituz.

  2. KAPITULUA

    Beken finantzabidea, bateragarritasuna eta kudeaketa

    5. artikulua. Beken finantzabidea.

    1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontu programetan aurreikusita dauden dotazioekin finantzatuko dira bekak.

    2. Beken zenbatekoa ekitaldi bakoitzeko aurrekontuetan izanen den diruak mugatuko du, eta zilegi izanen da urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40. artikuluan ezarritako baldintzetan.

    6. artikulua. Beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

    Foru agindu honen bidez ematen diren bekak bateraezinak izanen dira funts publiko zein pribatuekin finantzatutako beste beka edo laguntza batzuekin, bai eta interesdunaren kontratu bidezko loturak dakartzaten soldata edo lansariekin eta interesdunak enpresa edo lanbide jarduerak egiten dituela esan nahi duten soldatekin ere.

    7. artikulua. Kudeaketa.

    Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak kudeatu eta tramitatuko ditu bekak.

  3. KAPITULUA

    Onuradunak

    8. artikulua. Onuradunak.

    1. Onuraduntzat joko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, deialdia egiten denean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileak:

    a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.

    b) Bi egoera hauetako batean behintzat egotea:

    -Nafarroan jaioa izatea.

    -Administrazio egoitza Nafarroan izatea eskabidea aurkezten den unean.

    -Nafar izaera politikoa izatea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Foru Legearen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta izaera hori dagokion Espainiako Kontsuletxean egiaztatzea.

    -Eskabidea aurkeztu baino lehenagoko urtean zerbitzuak inoren konturako langile gisa etengabe eman izana egoitza Nafarroan duen enpresa edo erakunde batean.

    c) Bi egoera hauetako batean behintzat egotea: unibertsitate ikasketa ofizialen titulua edukitzea edo titulu hori eskatu izana (atzerriko unibertsitate baten goi mailako titulua edukiz gero, titulu hori beka eskatzerakoan aurkeztu beharko da, Espainiako Hezkuntza Ministerioak ofizialki baliokidetuta), Masterra zein unibertsitatetan egin nahi den, unibertsitate horrek eskatzen duen lizentziatura, diplomatura edo titulua, dagozkion eskubideak abonatuta, edo bestela, lehen adierazi diren titulazioetako bateko azken ikasmailan matrikulatuta egotea; beka onartzeko unean ikasketak amaitu izana egiaztatu beharko da.

    d) Unibertsitate ikasketak -graduatu ondokoak ez- deialdia argitaratzen den egunaren aurreko zazpi urtean, gehienez, bukatuak izatea.

    Ondorio horietarako bakarrik, ziurtagiri akademikoan agertzen den data izanen da ikasketen bukaerako data.

    e) 2. eranskinean zerrendatuta dauden unibertsitateetako batean Master programa batean onartuta egotea. Ebaluazio eta Hautapen Batzordeak beste Unibertsitate edo goi mailako ikastetxe batzuetako Master programei dagozkien eskabideak aintzat hartu eta baloratuko ditu baldin eta izangaiak programaren izen ona aintzatetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa -iturri independente batek argitaratua- aurkezten badu.

    2. Ondoko hauek ezin izanen dira beka baten onuradun izan:

    -Bekaren eskabidearen oinarria zein izan den, ezaugarri berdinak edo antzekoak dituen Master bat lehenago egin dutenak.

    -Nafarroa Beka bat lehenago izan dutenak.

    -Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako egoeretako batean daudenak.

    3. Lehenago azaldu diren baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dira, eta hala badagokio, beka erabiltzen ari diren bitartean iraun beharko dute.

    4. Diru-laguntza onartuz gero, onuraduna zerrenda batean sartuko da. Zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da, Batzordearen 1828/2006 Erregelamenduaren 6. artikuluan zein Nafarroako Foru Komunitatearen 2007-2013 FEDER-EGF Komunikazio Planean ezarritako baldintzetan.

    iv. KAPITULUA

    Bekak

    9. artikulua. Bekan sartzen diren kontzeptuak.

    Bekaren barnean sail hauek sartzen dira:

    a) Atzerriko unibertsitateko Master programaren matrikula osoa.

    b) Egonaldi poltsa bat, honakoak bilduko dituena:

    -1.500 euro gordin eskola-hilabete bakoitzeko, kontzeptu hauetarako: ostatua, mantenua eta beste gastu batzuk, aseguru konbinatuko poliza bat barne, bekadunaren istripuak, ebakuntzak, ospitaleratzea eta osasun laguntza estaltzeko. Poliza hori -edo matrikulan sartutako estaldura- harpidetu izana egonaldia hasi eta hilabeteko epean gehienez egiaztatu beharko du onuradunak. Progamako matrikularen zenbatekoak idatz-zati honetan adierazi diren kontzeptuetako bat barnean hartzen badu, poltsaren kopurua zenbateko horretan ere murriztuko da.

    -Joan-etorriko bidaia, 2 seihilekoko bloke bakoitzeko, 3. eranskinean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR