463/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ezgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluak ezartzen duenez, botere publikoen jarduketek funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Xedatzen ere du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Foru Komunitateak ezgaitasuna duten pertsonen arloan duen eskumenaren arabera eman zen. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin bat, Espainiako Konstituzioko 49. artikuluan xedatutakoarekin harremanetan jarri behar da. Horren arabera, agintariek urritu fisiko, zentzumenezko eta psikikoak prebenitu, tratatu, gaiberritu eta gizarteratzeko politika eginen dute.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. II. eranskinean, "Bermatu gabeko prestazioak" izenekoan, 14. puntuan, ezgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte zerbitzuetako entitateendako diru-laguntzak ezartzen ditu eta xedatzen baliabidearen helburua ezgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunerako aurreneurriak bultzatzeko eta garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan elkartegintza sustatzeko programak gauzatzea dela.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra. Arau horretako 17.1. in fine artikuluak banakako ebaluazioko araubidea ezartzen du. Araubide horren ezaugarria hauxe da: arautegiak edo oinarri arautzaileek diru-laguntzak ebaluatu eta diru-laguntza ebaluazio horren ondoriozko intentsitateaz esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen dira eta horien gainean ebazten, aurrekontuetan dirurik dagoeino.

Ezgaitasuna duten pertsonen elkartegintza, berez, gizarte intereseko helburu bat da, Nafarroako Gobernuak bultzatu behar duena. Izan ere, ezgaitasuna duten pertsonei laguntzen die bizitza sozial aktibo bat izaten eta beren inguruan eta gizartean berean parte hartzen eta erabateko eragina du autonomia pertsonala handiagoa izan dadin eta, beraz, mendekotasun egoerak saihesteko. Horregatik, diru-laguntza horiei dagokienez, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren prestazioa garatzea komeni da, behar den egonkortasunaz hornituz eta norgehiagokako araubidea saihestuz, kasu honetan ez baitu zentzurik, elkarteek administrazioaren sustapena merezi baitute, mendekotasunari aurre egiten eta autonomia pertsonala bultzatzen aritzeagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren azken xedapenetako seigarrenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da ezgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautzea, entitate horien elkartegintzaren oinarrizko jarduketak garatzearren.

    Oinarrizko jarduketa horiek gizarte guztia izanen dute helburu edo ezgaitasuna duten pertsonak eta horien familiak, alegia, elkartegintzaren oinarrizko jarduerak, hala nola:

    1. Harrera.

    2. Informazioa eta orientazioa.

    3. Zabalkundea.

    4. Sentsibilizazioa.

    5. Elkarri laguntzeko talde informalak.

    6. Boluntarioen ekintza egituratugabeak.

    7. Kalitateko kudeaketa lortzeko orientazioa.

  2. artikulua. Onuradunak.

  3. Bakar-bakarrik ezgaitasuna duten pertsonen arloan diharduten entitateak izaten ahalko dira diru-laguntza hauen onuradunak, irabazi-asmorik ez badute, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuak badaude eta elkartegintzaren oinarrizko jarduerak burutzen badituzte.

  4. Foru agindu honi dagokionez, honako hauek dira entitateak:

    1. Ezgaitasuna duten pertsonen entitateak: beren estatutuen arabera, berariazko helburua ezgaitasuna duten pertsonen arloan aritzea dutenak.

    2. Federazioak: ezgaitasuna duten pertsonen entitate federatuen edo antzeko figura juridikoaren bitartez batutako entitateen federazioak.

  5. artikulua. Betebeharrak.

  6. Foru agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak kobratu ahal izateko, entitateek betebehar hauek bete beharko dituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatua egotea:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen erregistroan inskribaturik egotea.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik bidezkoak diren erregistroetan.

    2. Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori artikulu honetako a) atalean aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

    3. Irabazi-asmorik ez edukitzea.

    4. Erakundearen xedea ezgaitasunen bat duten pertsonendako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

    5. Helburuak lortu ahal izateko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

    6. Beste finantzabide bat edukitzea, funts berekietatik eta/edo bestelako diru-laguntza publiko edo pribatuetatik.

    7. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dutela frogatzea.

    8. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debekuetan ez egotea.

  7. Aipatutako baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.

  8. artikulua. Eskabideen aurkezpena.

  9. Eskabideak gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentura igorriko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen den edozein modutan.

  10. Eskabideak urte natural bakoitzeko urtarrilean aurkeztu beharko dira.

  11. Eskabideak horretarako dagoen ereduari jarraituz prestatuko dira. Eredu hori gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren web-gunean eta bertako egoitzan eskuratzen ahalko dira. Entitatearen ordezkariak sinatu beharko ditu eskabideak. Horiekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Orotariko agiriak:

      -Elkarte edo entitatearen estatutuak.

      -Kasuan kasuko inskripzioa bidezkoak diren erregistroetan egin dela frogatzen duten agiriak.

      -Diru-laguntzaren eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

      -Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

      -Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea.

      -Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, administratzaileak eta ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legeko 13...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR