129/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautzen duena eta jarraibideak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketen ezarpena arautzeko eta, halaber, jarraibideak emateko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko Lege Organikoak (HLO) 68.2 artikuluan dioenez, oinarrizko hezkuntzari dagozkion gaitasunak eta ezagutzak lortu nahi dituzten pertsona helduek beren baldintza eta beharretara egokitutako eskaintza izanen dute. HLOn xedaturikoa betetzearren, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza eskaintza horren funtsezko alderdiak ezarri ditu, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma ezartzen dituen uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuan.

Foru dekretu horrek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren antolaketan bi gradu bereizten ditu, Hasierako Ikasketak batetik eta Helduentzako Bigarren Hezkuntza bestetik, eta gradu horien iraupena arautzen du. Bi gradu horien curriculuma moduluka egituratuta dago eta hiru jakintza esparru ditu. Antolaketa modu ireki eta malgu horrek helduen ezaugarriei eta beharrei erantzuten die, haien ikasteko era eta estiloa errespetatzen ditu eta lehendik dituzten ezagupen eta esperientzien balorazioa errazten du.

Foru agindu honek zehaztu egiten ditu aipatu foru dekretuan jasotako alderdi orokorrak eta jarraibideak ematen ditu ikasketa hauek abian jartzeko: inskripzioa eta matrikula, aurretik ikasitakoak baloratzeko jarraitu beharreko prozesua, taldeen eraketa, asteko ordutegiaren banaketa, eta ikasleentzako arreta ikasgelako modalitatean eta urrutiko modalitatean.

Ebaluazioaren, hurrengo mailara igarotzearen eta titulazioaren printzipio orokorrak ere zehazten ditu, 61/2009 Foru Dekretuaren IV. kapituluan jasotako printzipioak hain zuzen, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren egiturarekin, oinarrizko gaitasunekin, helburuekin eta edukiekin bat etorriko den ebaluazio prozesua zehazte aldera. Gainera, ebaluazio agiriak definitzen dira. Ikasketa hauen berezitasunetara egokitu dira Lehen Hezkuntzako ebaluazio agiriak (abenduaren 18ko 216/2007 Foru Agindua) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak (abenduaren 18ko 217/2007 Foru Agindua).

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena onestea eta jarraibideak ematea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz, oinarri hauekin bat.

Oinarriak

  1. oinarria.-Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen xedea da Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketen ezarpena arautu eta jarraibideak ematea ikasketa horiek egiten dituzten ikasketen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

  3. Foru agindu hau ikasketa horiek emateko baimena duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetan aplikatuko da.

  4. oinarria.-Inskripzioaldiak.

  5. Inskripzioaldi arrunta irailaren lehenbiziko bi asteetan izanen da, lehen hiruhilekorako, eta urtarrilaren azken astean, bigarren lauhilekorako.

  6. Salbuespenez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe eta ikasgelek Hasierako Ikasketetan inskribatu ahal izanen dituzte inskripzioaldi arrunta bukatutakoan hala eskatzen duten pertsonak. Halaber, urrutiko modalitatean Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak emateko baimena duten ikastetxeek lan kontratua duten pertsonei baimena ematen ahalko diete ikasketa horietan inskribatzeko.

  7. oinarria.-Aldez aurreko ezagutza eta esperientziak baloratzeko prozesua.

  8. Ikastetxeek, 61/2009 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, matrikulazioaren aurretik eta nahitaez, ikaskuntzen hasierako balorazioa (IHB) eginen diete Helduen Oinarrizko Hezkuntzan lehen aldiz inskribatzen diren pertsonei. Horrela, ikasleari bere ezagutza eta gaitasunetarako gradu eta maila egokienak esleituko zaizkio eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzeko zein modulu egin behar dituen zehaztuko da. Ikasleak ez ditu egin beharko esleitzen zaion mailaren aurretik ematen diren moduluak.

  9. Hauxe da hasierako balorazioan jarraitu beharreko prozesua:

    a.) Prestakuntza arautuaren, Lehen Hezkuntzaren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo iraungitako hezkuntza sistemen ziurtagiri ofizialak aurkezten dituzten pertsonei I. eranskineko baliokidetasun taulak aplikatuko zaizkie.

    b.) Ikasketa arautuen ziurtagiririk edo Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik beherakorik aurkezten ez duten pertsonei ezagutzak eta gaitasunak baloratzeko proba objektibo bat eta aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen zaizkie. Emaitzak ikusirik, gradu eta maila egokiak esleituko zaizkie eta dituzte beheragoko moduluak egin beharrik izanen.

    c.) 255/1999 Foru Dekretuaren bidez araututako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak amaitu gabe utzi dituzten ikasleak 61/2009 Foru Dekretuak araututako ikasketa berrietan sartuko dira, foru agindu honen II. eranskineko baliokidetasun taulen arabera.

  10. IHBaren araberako hezkuntza orientabideak ikaslearen espediente akademikoan jasoko dira.

  11. oinarria.-Matrikula.

  12. Behin IHB prozesua bukaturik, ikastetxeek ikasleak matrikulatuko dituzte. Ikastetxeko idazkaritzan espediente akademiko bana eginen zaie matrikulatutako ikasleei.

  13. Hasierako Ikasketak I mailan sartzen diren ikasleek, IHBa egin ondoren, dagokien modulu orokorrean egin beharko dute matrikula.

  14. Hasierako Ikasketak II mailan sartzen diren ikasleek gehienez ere 3 modulutarako egiten ahalko dute matrikula. Esparru bakoitzeko 2. moduluetan matrikulatu ahal izateko, gaindituak izan behar dira 1. moduluak.

  15. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasleak, ikasgelako irakaskuntzaren modalitatean nahiz urrutiko irakaskuntzarenean, ezin izanen dira izen bereko bi modulutan matrikulatu, edukiak behetik gora ikasi behar direlako. Modulu jakin batean matrikulatu ahal izateko, izen bereko aurreko modulua gainditu beharko da.

  16. oinarria.-Irakaskuntzaren modalitateak.

  17. Hasierako Ikasketak ikasgelako irakaskuntzaren modalitatean bakarrik emanen dira.

  18. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak ikasgelako irakaskuntzaren modalitatean nahiz urrutiko modalitatean ematen ahalko dira. Ikasleek modalitateetako batean matrikulatu beharko dute. Arau orokor gisa, ikasleak modalitatez aldatzen ahalko dira hurrengo lauhilekorako inskripzioaldian.

  19. Modalitate aldaketaren ondorioz ikaslea urrutiko irakaskuntzatik ikasgelako irakaskuntzara igarotzen bada, aldaketarako baldintza izanen da eskatutako ikastetxean tokia egotea.

  20. Salbuespenez, ikasleek, ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharreko idazki baten bidez, bi modalitateak batera eskatzen ahalko dituzte, matrikulatu nahi duten moduluetako eskola guztietara joaterik ez dutenean.

  21. oinarria.-Taldeak eratzeko ratioak.

  22. Ikasle taldeak, ikasgelako modalitateko gradu eta maila guztietan, ondoren zehazten diren ikasle kopuruen arabera eratuko dira:

    -Hasierako Ikasketak I: gutxienez 10 eta gehienez 15.

    -Hasierako Ikasketak II: gutxienez 15 eta gehienez 25.

    -Helduentzako Bigarren Hezkuntza: gutxienez 20 eta gehienez 30.

  23. Egoera berezietan, Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahalko du aurreko lerroaldean zehaztutako ratioak betetzen ez dituzten taldeak eratzeko.

  24. Hainbat mailatako moduluetan batera matrikulatzen diren pertsonak modulu gehien egin behar dituzten mailako taldean sartuko dira.

  25. oinarria.-Ikasketen asteko ordutegia.

  26. Ikasturtea bi lauhilekotan zatituko da. Lauhileko bakoitzean gutxienez 80 eskola egun izanen dira.

  27. Hasierako Ikasketak I mailako modulu orokorren asteko ordutegia gehienez 10 ordukoa izanen da.

  28. Hasierako Ikasketak II mailako moduluek astean eskola ordu hauek izanen dituzte:

    -Komunikazioaren esparruko moduluek: 5 ordu.

    -Zientzia eta Teknologia esparruko moduluek: 5 ordu.

    -Gizarte esparruko moduluek: 2 ordu.

  29. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparruei dagozkien asteko ordutegiak foru agindu honen III. eranskinean zehazten dira. Ikastetxeek ordubetetik beherako irakastaldietan zatitzen badute ordutegia, eranskin horretan zehazturiko irakastorduak bermatzeko adina irakastaldi izanen dira. Irakastaldi bakoitza 45 minutukoa izanen da gutxienez.

  30. oinarria.-Tutoretza eta orientazioa

  31. Tutoretza eta orientazioa irakaslanaren zati dira eta ikasle talde bakoitzeko irakasle guztiak elkarlanean ariko dira lan horietan.

  32. Taldeek tutore bana izanen dute. Tutoreak irakasle taldearen jarduna eta irakaskuntza koordinatuko ditu.

  33. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako urrutiko ikasketetan, irakasle bat I. mailako moduluak egiten ari diren ikasle guztien tutorea izanen da, eta beste bat II. mailako moduluak egiten ari direnena.

  34. Zuzendariak izendatuko du tutorea, ikasketaburuaren proposamenari jarraituz, ikasle taldearekin diharduten irakasleen artetik.

  35. Tutore bakoitzak bere taldeari jakinarazi behar dio tutoretzarako ezarria duen ordutegia. Irakasle tutoreei astean irakastaldi bat esleituko zaie tutoretza lanetarako.

  36. Irakasle tutoreak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

    a.) Irakasle taldearen hezkuntzako esku-hartzea koordinatzea.

    b.) Ikasleen banakako eta taldeko hezkuntza prozesua bideratzea.

    c.) Ebaluazio saioak koordinatzea eta haietan buru egitea.

    d.) Ikasleek taldean izan behar duten integrazioa erraztea eta ikastetxeko jardueretan parte har dezaten sustatzea.

    e.) Taldearen eskariak eta kezkak bideratzea eta bitartekotzan aritzea gainerako irakasleen eta zuzendaritza taldearen aurrean.

  37. Hezkuntza orientazioa Helduen Oinarrizko Hezkuntza osoan da beharrezkoa, baina bi unetan garrantzi berezia du:

    a.) Ikasketen hasieran, aurreko ikaskuntza baloratzeko prozesuan. Pertsona heldu bakoitzari informazioa emanen zaio ikasketen antolaketaz, eta aholku emanen zaio bere ibilbidea osa dezan, bere ezaugarriak eta duen denbora kontuan harturik.

    b.) Ikasketen amaieran ikasleei orientabidea emanen zaie beren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR