217/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 'Etxebizitzaren arloko Gizarteratze Zerbitzua' maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eranskineko bigarren atalean ezartzen den 'Gizarteratze Arloan' sartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena ematen dio gizarte laguntzaren arloan.

Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola, beste eskumen batzuen artean, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan gutxieneko prestazio homogeneoak bermatzeko behar diren neurriak hartzea.

Foru lege horrek administrazio jarduketa batzuk ere ezartzen ditu prestazioen kalitatea eta maila hobetzeko xedez, eta baita zehapen sistema bat ere, arauak betetzen ez direnean aplikatzeko.

Maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuak gizarte zerbitzuen arloko zerbitzuak eta zentroak sailkatzen ditu eta azpiegituraren, ekipamenduaren, langileen eta funtzionamenduaren gainean horietako bakoitzak bete beharreko baldintzak ezartzen ditu. Dekretu horrek Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatu zuen.

Gizarte zerbitzuen arloko beste baliabide baten beharrak ("Etxebizitzaren arloko Gizarte Zerbitzua"), maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eranskinean ezarri zirenetako bakar batekin parekatu ezinagatik, haren bakarkako sailkapena egitera garamatza, 4. artikuluan ezarritako moduan. Izan ere, horrek ezartzen du aipatu foru dekretuaren eranskinean ageri ez diren zentro edo zerbitzuak bakarka sailkatuko direla, foru agindu bidez zehazturik, haietako bakar batekin ere parekatu ezin direnean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua garatzea, eta zerbitzu eta zentroen sailkapenean "Etxebizitzaren arloko Gizarteratze Zerbitzua" "Gizarteratze Arloan" sartzea, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan. Dekretu hori Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzkoa da.

  2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratu eta biharamunean indarra hartuko duela ezartzea.

  3. Foru agindu Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Mendekotasun Agentziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

IruÒean, 2008ko maiatzaren 28an.-Familia, Gazteria, Kirol eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR