133/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, ohiko etxebizitzaren salerosketa kontratua suntsitzea ekar lezaketen salbuespenezko arrazoiak eta erabilitako kopuruak etxebizitzarako kontuan itzultzeko bete beharko diren betebeharrak xedatzen dituena, hori dela kausa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 62.1.a) artikuluan ezarritako betebeharra ez betetzea gerta ez dadin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeari buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 20. artikuluak salbuespen bat sartzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62.1.a) artikuluan ezarritako betebeharrarekiko. Azken artikulu horretan aipatzen da etxebizitzarako kontuetan gordetako diru-kopuruak ohiko etxebizitza lehen aldiz erosteko edo zaharberritzeko erabili beharko direla. Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeari buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 20. artikuluak xedatutako salbuespena da betebehar hori ez dela betegabetzat joko baldin eta, kontu horietan gordailatutako kopuruak azkenean ohiko etxebizitza erosteko ez badira erabili etxebizitzaren saltzaile edo sustatzailearekin zegoen kontratua suntsitu delako.

Azken garaiotan gero eta maizago higiezinen eta kredituen merkatuetan funtzionamendu arazo larriak sortu direnetik, hauteman da, batzuetan, etxebizitzarako kontu horietan gordailatutako kopuruak ez direla erabili ohiko lehen etxebizitza erosteko, baina, gero, salbuespeneko arrazoiengatik, etxebizitzaren saltzaile edo sustatzailearekin izenpetutako kontratua suntsitzen dela eta hauek erosleari itzultzen dizkiotela kontura emandako kopuruak.

Egoera horretan egon diren edo dauden subjektu pasiboei laguntza emateko asmoz, 20. artikuluak xedatzen du "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategin honen 62.1.a) artikuluan ezarritako betebeharra, alegia etxebizitzarako kontuetan gordetako diru-kopuruak ohiko etxebizitza lehen aldiz erosi edo zaharberritzen erabiltzekoa, ez dela betegabetzat joko baldin eta, etxebizitzaren salerosketako kontratua suntsitzen bada salbuespeneko arrazoiengatik, saltzaileak edo sustatzaileak subjektu pasiboari itzuli badizkio kontura emandako kopuruak, eta subjektu pasiboak etxebizitzarako zeukan kontuan edo, hura itxi badu, berri batean berriz sartu baditu".

Hortaz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62.1.a) artikuluan ezarritako betebeharra, alegia etxebizitzarako kontuetan gordetako diru-kopuruak ohiko etxebizitza lehen aldiz erosi edo zaharberritzen erabiltzekoa, betegabetzat ez jotzeko, egoera hauek gertatu behar dira:

  1. Etxebizitzarako kontuetan gordetako diru-kopuruak ohiko etxebizitza lehen aldiz erosteko erabili direnak.

  2. Kopuru horiek erabili ondoren, etxebizitzaren salerosketako kontratua suntsitzen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR