303/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekoizpen integratua kontrolatutako ekoizpen sistema bat da, sargaien arrazoizko aplikazio murriztua bermatzen duena, baita nekazaritza sistemari hobekien egokitutako labore txandaketen konbinazioak aukeratzea ere. Horrela, begi bistakoak dira ekoizten diren elikagaien kalitaterako eta ingurumenerako onurak, baita nekazaritzako ustiategietarako ere, haien ekoizpena onartutako logotipo desberdindu baten menpe merkaturatzen ahal baitute.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren Nafarroan ekoizpen integratua eta haren produktuen desberdintzea. Foru dekretu horrek ekoizpen integratuaren definizioa, desberdintze sistemak eta laborantzako erregelamenduen norainokoa ezartzen ditu, baita kontrol eta ziurtapen entitateen onarpena eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen sorkuntza ere.

1997ko maiatzetik igarotako denbora honetan ekoizpen integratuko hainbat erregelamendu tekniko berariazko onetsi dira, hala nola zainzuriarena, fruitu hezurdunena, fruitu pipitadunena, kruziferoena, urazarena, orburuarena, industriako tomatearena, industriako tomate eraldatuarena, arrozarena, neguko zerealena eta kiwiarena; bestetik, abeltzaintzaren sektorean, hegazti-hazkuntzarena, esne ekoizpenarena eta zaldikumeen eta zerrikumeen haragiarena.

Hazitarako patataren laborantzak azalera handia hartu zuen Nafarroan Pirinio aldean, zenbait milaka hektarea, altitudearen ondoriozko baldintza klimatikoek lagunduta, landare-zorriek hedatutako birosietatik babesten baitzuten, eta hazitarako tuberkuluen tamaina mugatzen, abantaila emanez. Gaur egun ez du azalera handirik hartzen, 230 hektarea inguru, eta beste ekoizpen gune bat sortu da Lizarrerriko mendialdean, baita Izarbeibarren ere. Gune berri horiek ezin izan dute saihestu zenbait urtetatik hona gertatzen ari den beherakada, baina lortu diren uztak osasun kalitate handikoak dira, eta patataren laborantzak garrantzia du mendialdeko nekazaritza sisteman.

Jateko patataren ekoizpena 100 hektarea inguruan mantentzen da Nafarroan, ez du zailtasun teknikorik, ekoizpenak konformatzeko modukoak dira, beste eskualde batzuetako ekoizpenarekiko lehia erabakigarria da prezioak apalak izateko; hortaz, produkzio desberdindua helburu logiko eta zilegia da, ingurumenaren gaineko eragin txikiko ekoizpen tekniketan zaildutako nekazari nafarren profesionaltasunean oinarriturik.

Beheranzko prozesu hori bukatzen ahal da, baldin eta gelditzen diren ustiategiek hobekiago merkaturatzen badute beren ekoizpena, gaur egun bitartekarien bidez egiten baita. Beraz, marka desberdindu bat erabiltzea lortu daitekeen helburua da; izan ere, gelditzen diren ekoizleen profesionaltasuna handia da eta Nafarroan egon badaude aholku emateko eta kontrolatzeko egiturak.

Alde horretatik, hazitarako zein jateko patataren ekoizpen integraturako erregelamendu esparrua sortzeak ingurumenarekiko begirunea bultzatzen du eta, aldi berean, haren babesean lortutako produktuak desberdintzeko aukera ematen du.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen du erregelamendu tekniko berariazkoa ezarriko dela labore bakoitzerako, eta bertan bilduko direla ekoizpen integratu gisa onartzeko behar diren baldintzak, baita behartu, aholkatu, baimendu eta debekatzen diren praktikak ere.

Nekazaritza Zerbitzuak jakinarazi du Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeak adostasun txostena eman duela patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoari buruzko proiektuaren gainean.

Ekoizpen integratua eta produktuen desberdintzea arautzen dituen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen ditu erregelamenduaren proiektu horrek.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Patataren ekoizpen integraturako erregelamenduaren onespena.

Patataren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten da, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2014ko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 29an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

ERANSKINA

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR