114/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen gisa, Milurteko Garapen Helburuak lortzeko asmoz.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetza sustatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdintasun, kontrol eta bereizkeriarik ezaren printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko berdintasuna eta eraginkortasuna ere.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehendabizikoa.-Garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak, foru agindu honen I., II. eta III. eranskin gisa jasotakoak, onestea.

Bigarrena.-17.935.000,00 euroko urte anitzeko gastua baimentzea, honela banatuta:

2011ko ekitaldirako, 10.935.000,00 euro, "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900001 91200 4819 143102 kontu-sailaren kargura.

2012ko eta 2013ko ekitaldietarako, 3.500.000,00 euro eta 3.500.000,00 euro bideratuko dira, hurrenez hurren; betiere, 2012. eta 2013. urteetako gastuen aurrekontuetan xede horretarako gaitzen diren kontu-sailetan kreditu nahikoa bada.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

  1. ERANSKINA

    DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIALDIAREN OINARRIAK, GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEETAN ESKU-HARTZE SOZIAL ETA EKONOMIKOAK EGITEKO

    Lehena.-Xedea eta helburua.

    1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak diru-laguntzetarako dei egiten du 2011., 2012. eta 2013. urteetarako, garapen bidean diren herrialdeetako populazio andeatu eta ahulen alde. Diru-laguntza horiek Garapenerako gobernuz kanpoko Nafarroako erakundeekin, unibertsitateekin eta lankidetzako eta esku-hartze sozial eta ekonomikoetako beste agente batzuekin batera finantzatuko dira. Nafarroako entitateek proposatzen dituzten esku-hartze horiek, herrialde horietan dituzten solaskideekin elkarlanean burutzen direnek, pobretasunaren aurkako borroka eta giza garapena sustatzea dituzte helburu.

    2. Esku-hartzeak lau mota edo modalitatetakoak izaten ahal dira:

      A modalitatea: garapeneko mikroekintzak; ekipamendu ondasunetan edo beste gauza batzuetan inbertsioak egitea helburu duten esku-hartzeak dira garapenerako proiektu batean erabiltzeko edo denboraren eta diruaren aldetik proiektu horiek bezain garrantzitsuak ez diren jarduketak egiteko.

      B modalitatea: garapeneko proiektuak; herritarren bizimodua hobetzeko esku-hartzeak dira, urtebeterako diseinatuak, nahiz geroan fase gehiago izaten ahal dituzten.

      C modalitatea: lankidetza teknikoko proiektuak; aholkua edo laguntza teknikoa emateko esku-hartzeak dira, gizabanakoen eta erakundeen gaitasuna indartzen dutenak; alegia, jarduketa ekonomikoak, produkziokoak, transferentzia teknologikoari lotuak, teknikak edo prestakuntza arlokoak arrakastaz kudeatzeko behar diren gaitasunak sortu, handitu, egokitu eta iraunarazten dituen prozesua, zer eskualdetan egiten den esku-hartzea, hango giza garapen iraunkorra laguntzeko. Entitate eskatzaileko kideak gehiengoa izanen dira esku-hartzea aurrera eramaten duen lantalde teknikoan.

      D modalitatea: garapeneko programak; esku-hartze integralak dira edo jarduketa eremuan edo eskualdean eragin handia dutenak, urtebetetik gorakoak, haien iraupena eta jasangarritasuna lortze aldera.

    3. Garapen bideko edo trantsizioko herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

      Bigarrena.-Aurrekontuaren erabilgarritasuna.

      2011ko ekitaldian, helburu horietarako zenbatekoa 10.935.000,00 eurokoa izanen da, guztira, "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900001 91200 4819 143102 kontu-sailaren kargura. 2012ko eta 2013ko ekitaldietarako, 3.500.000,00 euro eta 3.500.000,00 euro bideratuko dira, hurrenez hurren; betiere, 2012. eta 2013. urteetako gastuen aurrekontuetan xede horretarako gaitzen diren kontu-sailetan kreditu nahikoa bada.

      2011ko zenbatekoa honela banatuko da lau modalitateen artean:

      1. modalitatea: garapeneko mikroekintzak, 700.000,00 euro.

      2. modalitatea: garapeneko proiektuak, 6.575.000,00 euro.

      3. modalitatea: lankidetza teknikoko proiektuak (aholkua edo laguntza), 160.000,00 euro.

      4. modalitatea: garapeneko programak, 3.500.000,00 euro.

      Modalitateren batean kreditua agortzen ez bada, sobratzen den dirua besteen artean banatuko da, lehentasun hurrenkera honi jarraituz: garapeneko programak (D modalitatea), garapeneko proiektuak (B modalitatea), garapeneko mikroekintzak (A modalitatea) eta laguntza teknikoko proiektuak (C modalitatea).

      2012ko eta 2013ko guztirako zenbatekoak D modalitaterako bakarrik dira.

      Hirugarrena.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

      Deialdi honen xedeko diru-laguntzen onuradunak izateko, Garapenerako Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 19. artikuluan aipatzen diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE), unibertsitateek eta lankidetzako beste agente batzuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoarekin bat legez osatuak. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak izanez gero, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Espainiako Garapenerako Lankidetzarako Agentziako (AECID) Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik egon beharko dute.

      2. Nafarroako Foru Komunitatean izan beharko dute egoitza edo ordezkaritza iraunkorra, non ez diren nazioarteko erakundeak eta C modalitaterako lehiatzen diren.

      3. Esku-hartzea egin behar den eskualdean bertako bazkide edo kontraparte bat izatea, hura gauzatzeko. Bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

      4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren laguntzen onuradun izan.

      5. Azken 5 urteetako batean gutxienez Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak garapenerako nazioarteko lankidetzarako emandako diru-laguntzen onuradun izatea, mikroekintzak (A modalitatea) eta lankidetza teknikoko proiektuak (C modalitatea) eskatzen duten entitateak izan ezik.

        Aurreko lerroaldean ezarritakoari begira, entitateek frogatu beharreko antzinatasuna errespetatuko da elkarte edo fundazio gisa duten formula juridikoan bakarrik aldaketa izan badute, baldin eta hori entitate juridiko berriaren estatutuetan egiaztatzen bada; edo entitateen batasun bateko kide izan badira eta horrek lehenago Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren diru-laguntzarik jaso badu garapenerako lankidetzaren arloan.

      6. Gainera, bi entitate edo gehiagoren elkarteek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, elkarteko entitate bakoitzak lehen aipatu baldintza guztiak bete beharko ditu.

        Laugarrena.-Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

        Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek aurkezten dituzten esku-hartze sozial edo ekonomikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      7. Deialdiaren 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluei egokitzea.

      8. C) eta D) modalitateetako esku-hartzeak herrialde hauetako batean gutxienez egin beharko dira, nahiz ez hor bakarrik: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Herri Sahararra, Kongoko E.D., Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Herri Palestinarra.

      9. Jarduerak 2011n hasiko dira. Entitate onuradunak adierazpen espresik egin ezean, laguntza ematen duen ebazpenarena izanen da hasiera data. D modalitatean (programak), 2012an eta 2013an ere jarduerak egin beharko dira.

      10. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik -Nafarroako Gobernuaren beste departamentuen eta erakunde autonomoen funtsak kenduta- edo beste entitate batzuetatik aterako da.

      11. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, esku-hartzearen kostua.

      12. Hauek dira esku-hartze bakoitzeko eta urtebeterako, zein den kasua, eskatzen ahal diren gehieneko zenbatekoak:

        A modalitatea: 20.000,00 euro.

        B modalitatea: 100.000,00 euro (136.000,00 eskaera elkartean egiten bada).

        C modalitatea: 40.000,00 euro (54.400,00 eskaera elkartean egiten bada).

        D modalitatea: 220.000,00 euro (300.000,00 eskaera elkartean egiten bada).

      13. D) modalitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR