62/2013 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Bestetik, Iruzur Fiskalaren aurkako Neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, ogasuneko teknikari eta ogasuneko kudeatzaileen eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu batzuk sortu dira, eta lan publikoaren eskaintza onetsi beharra dago lanpostu horiek eta aipatu erakunde autonomoan dagoeneko badiren beste lanpostu batzuk betetzeko. Halaber, Nafarroako Foruzaingorako kabo lanpostu batzuk gehituko dira lan-eskaintza horretara, beharrezkotzat jotzen baita haiek betetzea.

Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposamena egiten du Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko osasun arloko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzeko. Aldaketa horrek berekin dakar aipatu erakunde autonomoko lanpostu batzuk birmoldatu beharra.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko irailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

    –Behatokiko peoi begiralea. Zortzi lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, E mailakoak, 9588, 9589, 9590, 9591, 9592, 9593, 9594 eta 9595 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

    Nafarroako Zerga Ogasuna:

    –Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1162 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Erdi mailako teknikaria (BEZa). Lau lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, B mailakoak, 4243, 4244, 4245 eta 4246 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Erdi mailako tituluduna. Lau lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, B mailakoak, 1157, 1176, 1189 eta 1192 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –Administraria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 35677 eta 35033 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 33053 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 33763 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

    Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

    –Administratzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62604 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Industria maisua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 64074 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Fakturazio burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 62938 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Berokuntzako teknikaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64211 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Sukaldeko pintxea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR