2/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 16ko 4/2013 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 16ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Foru dekretu horretan ezarri zen Ekonomia Zerbitzuak, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunei dagokienez, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoari buruzko eginkizunak betetzen dituela.

Hitzarmen Ekonomikoa Foru Komunitateak bere foru araubidearen babesean finantza eta zerga arloan duen autonomiaren adierazle nagusia da. Ekonomia Zerbitzuak betetzen dituen eginkizunek Hitzarmenetik eratorritako finantza fluxuen gaineko guztiarekin dute zerikusia, bereziki zeharkako zergen ekarpena eta doikuntza fiskalak, bai fluxu horien aldizkako likidazioari (hiru hilean behin) dagokionez, bai Estatuarekin bost urtean behin ezarri beharreko irizpideak, metodoak, prozedurak, adierazleak eta abar negoziatu eta adosteari dagokienez. Halaber, Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria Nafarroak Koordinazio Batzordean duen ordezkaritzaren idazkaria da. Administrazio bakoitzeko seina ordezkarik eratzen dute batzorde hori.

Hitzarmen Ekonomikoa eta Estatuarekiko finantza harremanak Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren ardatz nagusiak izan dira beti. Alabaina, azken urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz, harreman horiek garrantzi berezia hartu dute, honako arrazoiak tarteko: Nafarroaren diru-sarreren portzentajea areagotzea Ekarpen Ekonomikoan, zenbait ondasunen merkaturatzea aldatzearen ondorioz BEZa gehiago doitu behar izatea, aurrekontuen egonkortasunari eta jasangarritasun finantzarioari buruzko legerian izandako aldaketak eta zergen arloan egindako aldaketak zerga berriak sortu eta lehenagotik zeuden beste batzuk aldatzearen ondorioz, bi administrazioen artean adostea eta bateratzea beharrezkoa izanik.

Hori guztia dela-eta, uneotan beharrezkoa da orain arte Nafarroako Zerga Ogasunarekin eta Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiarekin egindako sustapen- eta koordinazio-lana areagotzea, bakoitzari dagozkion eskumenen esparruan.

Horrenbestez, beharrezkotzat jo da Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura eta eginkizun berriak onestea, zeregin horiek efizientzia handiagoz egiteko.

Halaber, testu honetan Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaritzaren zereginak zehazten dira eta berriro definitzen Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Atalaren eginkizunak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoa desagertzearen ondorioz bere gain hartutakoak.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 16ko 4/2013 Foru Dekretua aldatzea.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 16ko 4/2013 Foru Dekretuaren manu hauek aldatu dira. Testu hau izanen dute:

Bat.–“8. artikulua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu, gai hauetan:

–Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

–Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea Nafarroako ekonomiarako eta Nafarroako Gobernuaren arlo ekonomikoko jarduketarako garrantzi handia duten gaietan.

–Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR