332/2013 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Landa Garapeneko, Enpleguko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, “Nafarroako patxarana” deitura berariazkoaren eta haren Kontseilu Arautzailearen erregelamendua hein batez indargabetzen duena. Erregelamendua Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Elikadurako kontseilariak onetsi zuen 2002ko uztailaren 29ko Foru Aginduaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Elikadurako kontseilariaren 2002ko uztailaren 29ko Foru Aginduaren bidez “Nafarroako patxarana” deitura berariazkoaren eta haren Kontseilu Arautzailearen erregelamendu berri bat onetsi zen.

Abenduaren 23ko APA/3406/2002 Agindua, “Nafarroako patxarana” deitura berariazkoaren eta haren Kontseilu Arautzailearen erregelamendua berretsi zuena, 2003ko 8. Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 9an.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 15eko 110/2008 Erregelamenduak (EE), edari espiritutsuen adierazpen geografikoaren definizio, izendapen, aurkezpen, etiketatze eta babesari buruzkoak, Kontseiluaren 1576/1989 Erregelamendua (EEE) indargabetzen duenak, III. eranskinean jaso du Europar Batasunean erregistratutako adierazpen geografikoen zerrenda; “beste edari espiritutsu batzuk” izeneko atalean “Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoa ageri da.

110/2008 Erregelamendu (EE) horren 20. artikuluan ezartzen duenez, kide diren estatuek 2015eko otsailaren 20an, beranduenez, espediente tekniko bat aurkeztu beharko dute 2008ko otsailaren 20an III. eranskinean erregistratuta zegoen adierazpen geografiko bakoitzeko, 17. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitakoari jarraikiz. Batzordeari data horretarako espediente teknikorik aurkeztu ez bazaio, Batzordeak adierazpen geografiko hori ezabatuko du III. eranskinetik, 25. artikuluan aurreikusten den arautze eta kontrolerako prozedurarekin bat.

Bestetik, Ziurtapeneko Entitate Nazionalak (ENAC) 2012ko ekainean Indiari, hau da, “Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoaren kontrol organoari (Nekazaritzako elikagaiak-Ziurtapenaren arloa) azken auditoria egin ondoren, agerian geratu zen beharrezkoa zela izendapen berariazkoaren erregelamendua aldatzea, INTIAk proposatutako ekintza zuzentzaileen planean jasota dagoen bezala.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, Europako Batzordeak onartutako agintaritza eskuduna den aldetik, “Nafarroako patxarana” adierazpen geografikoaren espediente tekniko berria helarazi zion batzordeari 2012an, eta, harekin bat, bidezkoa da produktuaren ziurtapena egitea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. “Nafarroako patxarana” deitura berariazkoaren eta haren Kontseilu Arautzailearen erregelamendua, 2002ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR