12/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2012ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Orobat, uztailaren 2ko 34/2012 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren oinarrizko egitura erabaki zen, haren garapena galarazi gabe. Foru dekretu hori 2012ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Garapen hori uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren onespenaren bidez gauzatu zen. Haren bidez Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Hala ere, indarra hartu zuenetik eguneroko kudeaketak agerian utzi du bidezkoa dela hainbat egokitzapen egitea departamentuen eskumenen banaketan eta departamentuen antolaketan, esleituta dituzten eskumen eta eginkizunak eraginkortasunez bete ditzaten. Eskumenen berrantolamendu horrek munta gutxiko aldaketa da eta Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren urtarrilaren 22ko 1/2014 Foru Dekretuan gauzatu zen. 2012ko ekainaren aurreko foru dekretua aldatu zuen horrek.

Bestetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 69/2012 Foru Dekretua partzialki baino aldatzen ez badu ere, aldaketa organikoak dekretuaren hainbat kapitulu ukitzen ditu eta, horregatik, argitasun eta segurtasun juridiko handiagoak lortze aldera, sustatu da egitura organikoko foru dekretu berri bat onestea.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eskumenen esparrua.

    2. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan esleitutako eskumenak:

      –Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea; Gobernuko Idazkaritza; Erregistro Orokorra; departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa; zerbitzuen kalitatea; Nafarroako Aldizkari Ofiziala; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea; gobernu irekia eta gardentasuna sustatzea eta koordinatzea; hauteskundeak.

      –Segurtasun publikoa: herritarren segurtasuna, trafiko eta zirkulazioko polizia, bide segurtasuna, herritarren babesa eta larrialdietarako laguntza, su-itzaltzea eta salbamendua; jokoak eta ikuskizunak.

      –Nafarroako Justizia Administrazioa modernizatzea; neurriak hartzea herritarrek tutoretza judizial eraginkorra lor dezaten; delituen biktimei laguntzea; delitugileak birgaitu eta gizarteratzea.

      –Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen azpiegitura eta euskarri teknologikoak; informazioaren gizartea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera garatzea.

      –Nafarroako Gobernuaren politika proposatzea eta gauzatzea, funtzio publikoari dagokionez, barnean dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen prestakuntza, bai eta politika publikoen antolaketa, modernizazioa, ebaluazioa eta kalitatea ere.

    3. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak.

    4. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria.

    5. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazten den eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio.

    6. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

      –Nafarroako Gobernuko idazkariari dagozkionak, Gobernuak hartutako erabakien ziurtapena barne, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

      –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen Foru Dekretuak esleitzen dizkionak.

    7. Orobat, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      –Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordea.

      –Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordea.

      –Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea.

      –Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

      –Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordea.

      –Nafarroako Segurtasun Eskolako Zuzendaritza Kontseilua.

      –Ebaluazioko Foru Batzordea.

      –Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua.

      –Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua.

      –Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilua.

      –Nafarroako Jokoaren Kontseilua.

      –Gardentasuna eta Gobernu Irekia ezartzeko Jarraipen Batzordea.

      –Irisgarritasun Unibertsalaren eta Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua.

    8. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.

    9. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren antolamendu orokorra.

    10. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, bere titularrak goi mailan zuzendurik, organo hauek ditu bere egituran:

      1. Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia.

      2. Barne Zuzendaritza Nagusia.

      3. Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia.

      4. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

      5. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      6. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

    11. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.

    12. Nafarroako Segurtasun Eskola Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio. Bere funtzionamendurako erregelamendu organikoa izanen du.

    13. Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan kokaturik dago, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak ematen dizkioten eginkizunak burutuko ditu eta haren berariazko arautegian ezartzen den egitura izanen du.

    14. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dien edo Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.

    15. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten diren aurrekontu arlokoak barne) baliatuko ditu departamentuko kontseilariak goi mailan zuzendurik, hari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    16. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek eginkizun hauek beteko dituzte departamentuko goragoko organoek zuzendurik, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparruan: haien mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioen aplikazioa bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo esleitzen dizkietenak.

    17. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparruan, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkienak.

  2. KAPITULUA

    Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

      Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

      1. Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea.

      2. Gobernuko Idazkaritza eta Erregistro Orokorra.

      3. Gobernu irekia eta gardentasun publikoa bultzatzea eta koordinatzea.

      4. Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

      5. Lankidetza Batzordeari eta Transferentzia Batzordeari sostengua ematea.

      6. Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak.

      7. Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

      8. Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

      9. Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

      10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

      11. Euskara-gaztelania itzulpen ofiziala.

      12. Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.

      13. Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR