Agirien Emate eta Izapidaketagatiko Tasak Arautzeko Ordenantza Fiskala

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2002ko abenduaren 18an egindako bileran, Agirien Emate eta Izapidaketagatiko Tasak Arautzeko Ordenantza Fiskalaren behin betiko onespen erabakia hartu zuen, 2003. urteko ekitaldirako.

Oinarritzapena._1. artikulua. Delako sortzapena Nafarroako Hazienda Lokalei buruzko 2/1995 Legearen 7. ataleko IV. kapituluko Lehen Tituluan ezarritakoaren arabera eratzen da, halaber beraren 12. artikuluan datzan baimenaren kariaz.

Zergagaia._2. artikulua. Sortzapen honen gaia Iruñerriko Mankomunitatearen organu eta aginteek eman edo haietaz ardurarik duten agirien gaineko jarduera administratiboa da, alderdi baten eskariz:

_Planoen kopia

_Ziurtagiriak

_Kopia izapidatuak

_Agiri egiaztatzea

_Fotokopiak

_Lanpostu deialdiak

_Aginte askiesteak

_Txostenak eta galdeei eman erantzunak

Sortzapena._3. artikulua. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak agiriaren emate edo izapidatze eskaria aurkezten denean sortuko dira, ez baita agiririk eman edo izapidatuko, zein kasutan ere, dagokion ordainketa egin eta frogagiria eman gaberik.

Subjektu pasiboak._4. artikulua. Ordaintzera beharturik daude tasa atxikia duen agiririk emateko edo izapidatzeko eskatzen duten guztiak.

Tarifak._5. artikulua. Eman beharreko tasak Ordenantza honen eranskinean ageri direnak dira.

Kuota._6. artikulua. Ziurtagiria emateagatiko tasak Mankomunitatearen Kutxa Nagusian ordaindu beharko dira, edo entitate honen kontuan dirusarrera eginez.

TARIFA ERANSKINA

  1. epigrafea._Planoen kopiak

    DIN A0: 5,35 euro.

    DIN A1: 2,60 euro.

    DIN A2: 1,45 euro.

    DIN A4: 0,40 euro.

  2. epigrafea._Ziurtagiriak

    IM-ren base informatikoetan dauden datuen ziurtagiriak: 3,45 euro.

    Txosten administratiboetan dauden agiri edo erabakien ziurtagiriak: 5,70 euro.

    Eman aurretik txostena egitea eskatzen duten ziurtagiriak: 16,00 euro.

  3. epigrafea._Kopia izapidatuak

    Txosten administratiboetan dauden agirien kopia izapidatua: 2,95 euro.

    IM-ren base informatikoetan dauden datuen kopia izapidatua: 3,45 euro.

    Tarifaren aplikaziorakoan, eskatzaile berarentzako txosten batean dauden agiri eta datuen izapidatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR