2470/2009 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozedurak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du irakasleen funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen dela.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrak xedatzen duenez, aipaturiko legea ezartzen den urteetan, irakasleen funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura bat eginen da. Prozedura horren barrenean, lehiaketaldian prestakuntza akademikoa baloratuko da eta, bereziki, ikastetxe publikoetan hezkuntza etapa berean irakasle lanetan izaniko esperientzia, legeek baimentzen dituzten mugen barrenean. Gainera, oposizioaldia, proba bakar bat izanen duena, kasuan kasuko espezialitatearen edukiez, gaitasun pedagogikoaz eta irakaskuntzarako behar diren tekniken ezagutzaz izanen da.

Arau hori betez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean sartzeko aipatzen den araubide iragankorra arautzen duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrak xedatzen duenez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Foru Legea ezartzen den urteetan deialdien xedeko irakasleen kidegoetan sartzeko prozedurei aplikatuko zaizkie VI. tituluko xedapenak.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatiak ezartzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartzeko aukera izanen dutela funtzio publikoaren legediko B taldean sailkatuta dauden irakasle kidegoetako funtzionarioek. Horretarako, lanpostu batzuk gorde beharko dira kidego horietan sartzeko deialdietan.

Xedatutakoa betez, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendu horren IV. tituluak irakasle funtzionarioen kidegoen arteko igobidea arautzen du.

Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta araubide bereziko irakaskuntzetako irakaskuntzarako prestakuntzen baldintzak zehazten dira, eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kidegoetako espezialitateak ezartzen. Haren 9. artikuluak honakoa ezartzen du: "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen ikaskuntzan irakasle jarduteko, beharrezkoa izanen da master titulu ofiziala izatea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 94., 95. eta 97. artikuluek eskatutakoaren arabera, prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatzen duena". Hala ere, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeari dagokionez, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoari buruzko betebeharraren egiaztapena atzeratuko da, Hezkuntza Ministerioak prestakuntza hori arautu arte.

Azaroaren 16ko 83/2009 Foru Dekretuaren bitartez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetako 565 lanpostu hutseko enplegu eskaintza onetsi da.

Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuak, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19ko 155/2007 Ebazpenaren bidez emandako eskudantziak erabiliz, erabaki du:

  1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetan sartzeko hautapen prozedurak iragartzea.

  2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora.

    BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOETAN SARTU ETA IGOTZEKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILER-MAISUEN KIDEGOETAN SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDUREN OINARRIAK

    Lehena.-Arau orokorrak.

  4. Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetako 565 lanpostu huts betetzeko hautapen prozedurak deituko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan.

    Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuenak, abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz, zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eskainitako lanpostu guztien %5 gorde da %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte, ezgaitasun maila dagokion unean frogatzen badute eta enpleguari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gai direla ziurtatzen badute. Xedapen horrek, gainera, ezartzen du pertsona horiek betetzen dituzten lanpostuak deialdiko lanpostuen %3 baino gutxiago baldin badira, txanda horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak hurrengo ekitaldiko kupoari (%5) gehituko zaizkiola, baina lanpostuen %10 gainditu gabe. Hortaz, oraingo lanpostu kopuruaren %5i beste 12 lanpostu gehitu behar zaizkio, hots, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik datozenak.

    Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan deituriko plazen %50 gordeko dira, funtzio publikoaren legediko B taldean sailkatuta dauden eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten irakasle kidegoetako funtzionarioak igo daitezen.

    Elbarrientzat gordetako prozedurarako lanpostuak edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan igotzekoak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, sarrera libreko prozeduran betetzeko.

  5. Deialdian ateratako lanpostuak honela banatu dira kidegoen, espezialitateen, hizkuntzen eta prozeduraren arabera:

    1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa

      ESPEZIALITATEAK

      SARTZEKO PROZEDURA

      IGOTZEKO PROZEDURA

      ELBARRIENTZAKO ERRESERBA

      SARRERA LIBREA

      GAZT.

      EUSK.

      GAZT.

      EUSK.

      GAZT.

      EUSK.

      Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak

      1

      1

      Biologia eta Geologia

      3

      1

      18

      4

      19

      5

      Marrazketa

      1

      1

      5

      3

      6

      4

      Gorputz Hezkuntza

      5

      4

      5

      4

      Fisika eta Kimika

      1

      1

      5

      2

      6

      3

      Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

      1

      2

      3

      Frantsesa

      1

      1

      3

      2

      4

      3

      Geografia eta Historia

      3

      1

      13

      4

      14

      5

      Informatika

      1

      1

      Ingelesa

      3

      1

      22

      4

      23

      5

      Gizartean eta Komunitatean Esku-hartzea

      1

      1

      Latina

      1

      1

      1

      1

      2

      2

      Gaztelania eta Literatura

      3

      1

      26

      4

      27

      5

      Euskal Hizkuntza eta Literatura

      2

      14

      14

      Matematika

      3

      2

      28

      9

      29

      9

      Musika

      1

      5

      6

      Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

      1

      1

      Hezkuntza Orientabidea

      2

      1

      7

      2

      7

      3

      Sistema Elektronikoak

      1

      2

      Teknologia

      2

      1

      17

      5

      17

      6

      GUZTIRA

      25

      14

      162

      58

      174

      68

    2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

      ESPEZIALITATEAK

      SARRERA LIBREKO PROZEDURA

      IGOTZEKO PROZEDURA

      Diseinu Grafikoa

      1

      1

      Argazkigintza

      1

      Ikus-entzunezkoak

      1

      Baliabide Informatikoak

      1

      1

      GUZTIRA

      4

      2

    3. Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa

      ESPEZIALITATEAK

      SARRERA LIBREA

      ELBARRIENTZAKO ERRESERBA

      GAZTELANIA

      GAZTELANIA

      Sukaldaritza eta Pastelgintza

      3

      1

      Estetika

      3

      Instalazio Elektroteknikoak

      2

      Ekipo Termikoak eta Fluidoen Ekipoak Instalatu eta Mantentzea

      2

      Ibilgailuen Mantentze-lanak

      5

      Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak

      7

      Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipoak

      2

      Ile-apainketa

      4

      Administrazio Kudeaketako Prozesuak

      2

      Jatetxeko Zerbitzuak

      2

      GUZTIRA

      33

      1

    4. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa

      ESPEZIALITATEAK

      SARRERA LIBREA

      Euskara

      4

      Ingelesa

      5

      GUZTIRA

      9

    5. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa

      ESPEZIALITATEAK

      SARRERA LIBREA

      Akordeoia

      2

      Harpa

      1

      Kantua

      1

      Klabezina

      1

      Moko flauta

      1

      Gitarra

      1

      Pianoa

      3

      Saxofoia

      2

      Tronpeta

      1

      Tuba

      1

      GUZTIRA

      14

    6. Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak

      ESPEZIALITATEA

      SARRERA LIBREA

      Argazkigintza eta Berregintzako Prozesuak

      2

      GUZTIRA

      2

      Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza orientabidea espezialitateko lanpostuak ibiltariak izan daitezke.

  6. Hautapen prozedura hauei ondokoa aplikatuko zaie:

    Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (106. Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa); Europako Parlamentuaren 2004/38/EE Zuzentaraua, langileen joan-etorri askeari buruzkoa; otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzkoa (51. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa); otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautzen duena (53. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa); azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta araubide bereziko irakaskuntzetan aritzeko prestakuntzen baldintzak zehaztu, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR