81/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Murchanteko Udal Plana aldatzeko espendientea, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena, Pago Bajo alderdian kiroletako sistema orokorra sortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Murchanteko udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Murchanteko Udal Plana aldatzeko espendientea, bertako udalak sustatua, Pago Bajo alderdian kiroletako sistema orokorra sortzeko, baina Ur Baliabideen Atalak 2011ko apirilaren 26an egindako txostenean ezarritako determinazioak bete beharko ditu.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR