530/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako ehiza esparruetan untxiak harrapatzeko baldintza orokorrak ezartzen dituena, untxiek eragiten dituzten kalteak kontrolatzeko metodo gisa, eta jarduketa protokoloa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako toki batzuetan, untxien populazioaren dentsitatea oso handia izan daiteke, eta horrek landa-lurretan kalteak eragiteko arriskua dakar. Hori areagotzen da mugatu gabe dauden lur-eremuetan, izan ere, horietan, arau orokor gisa, debekatua dago ehizatzea, eta ez da inolako presio zinegetikorik egiten espeziearengan. Hori horrela, kasu horietan gomendagarria da ezohiko neurri zehatzak ezartzea untxien dentsitatea kontrolatzeko.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 7. artikuluan xedatzen denez, Nafarroan ehizatu ahal izanen da horretarako mugatutako esparruetan edo ehiza kontrolatuko esparruetan. Alabaina, 44. artikuluak aukera ematen du fauna erabiltzeari buruzko debeku batzuk indarrik gabe uzteko, horren xedea osasunerako edo gizakien segurtasunerako, nekazaritzarako edo bestelako basa espezieentzako kalte handiak saihestea denean. Horretarako, xedapen orokorrak ezar daitezke animaliak harrapatzeko eta hiltzeko baldintzak eta bitartekoak arautzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako ehiza esparruetan untxiak harrapatzeko baldintza orokorrak ezartzen dituzten arauak onestea, untxiek eragiten dituzten kalteak kontrolatzeko metodo gisa, eta jarduketa protokoloa onestea.

Lehenengoa.-

  1. Esparrua.

    Baimen hau aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitatean untxiek eragindako kalteak jasan ditzaketen ehizarako nekazaritza lurretan.

  2. Bitartekoak.

    Untxien populazioak honelaxe kontrolatu ahalko dira:

    b.1. Hudoa eta sareak.

    b.2. Eskopeta: ehiza espezialitateko landazain partikular batek egin beharko du, untxien populazioa kontrolatuko den denboraldian. Landazainak laguntzaileak izan ahalko ditu, baina eskopeta bakarra eramanen da, eta landazainak bakarrik izanen du baimena tiro egiteko.

    Bigarrena.-Prozedura:

  3. Nekazaritza lurren titularrak, edo lur horiek lantzeko eskubidea duenak, beharrezkotzat jotzen dutenean untxien populazioa kontrolatzea horiek eragindako kalteak saiheste aldera, eskaera aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Ehiza eta Arrantza Atalean. Bertan justifikatu beharko dituzte untxien populazioak murrizteko beharra eta horiek harrapatzeko aplikatu nahi den metodoa.

  4. Eskaeran, adierazi beharko da zein poligonotan eta lurzatitan jardun nahi den kalteak prebenitu eta/edo saiheste aldera.

  5. Eskatzaileak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR