13/2008 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, eskubide sozialen gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, ESKUBIDE SOZIALEN GUTUN BATERAKO APIRILAREN 6KO 9/1999 FORU LEGEA ALDATZEKOA

ZIOEN AZALPENA

Eskubide sozialen gutun baterako apirilaren 9ko 9/1999 Foru Legearen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean eskubide sozialen gutun bat ziurtatzea, gutxienez bi urtez hemen bizi izan diren herritar guztiei bide emanen diena lana eta oinarrizko errenta izateko, herritartasun eskubide guztiez baliatu ahal izan daitezen.

Eskubide sozialen gutunak herritartasun eskubide unibertsalen berrespenean du abiapuntu, ulerturik eskubide horiek bizimodu duina izan, kultura, etxebizitza, hezkuntza, osasun zerbitzuak jaso eta gainerako herritarren eskubide berekin gizartean erabat integratzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten guztientzat direla ulertuta.

Une honetan aurrerapausoak ematen ari dira premia duten pertsonei zainketak egoki ematea bermatzen duten eskubideetan, baina egia da, halaber, modu efektiboan aitortu behar dela herritarrek eskubidea dutela guztion artean sortzen dugun aberastasunaren zati batean parte hartzeko, eta aberastasun horrek oinarrizko errenta duin baten bitartez iritsi behar duela premia handiena dutenengana.

Objektiboki, Nafarroako Foru Komunitatearen egoera ekonomikoak aukera ematen dio bere gain hartzeko gaixotasunen batengatik edo ezgaitasunen bat izateagatik, eta saiatu diren arren, lan merkatuan sartzerik izan ez duten pertsonek beharrezkoa duten hobekuntza hori.

  1. artikulua. Eskubide sozialen gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legeko 1. artikulua honelaxe geldituko da:

    Foru lege honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko eremuan Eskubide Sozialen Gutuna aldarrikatzea, Nafarroan egoitza duten eta Nafarroan erroldatuta dauden herritar guztiei lan bat eta, Gizarte zerbitzuei buruzko Foru Legean eta bera garatzeko araudian ezarritako baldintzak betetzen badira, oinarrizko errenta eskuratzea segurtatuko diena, herritartasunak ematen dituen eskubideez bere osotasunean baliatzeko aukera izan dezaten.

  2. artikulua. Eskubide sozialen gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legeko 4. artikulua honelaxe geldituko da:

    4. artikulua. Zenbatekoak, epeak eta esleipenak.

    1. Oinarrizko errentaren zenbatekoa zehazteko, erlazionatuko dira lanbide arteko gutxieneko soldataren ehunekoa -urtero ezarriko da-, dirusarrera propioak eta familia-unitatea osatzen duten kideen kopurua; zehaztapen hori hurrengo eskalen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR