112/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, 'Nafarroako Erresuma' Turismo Sariak sortu zituen apirilaren 11ko 86/2006 Foru Agindua aldatzen duena eta 'Nafarroako Erresuma' Turismo Sarietarako 2010. urteko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren apirilaren 11ko 86/2006 Foru Aginduak (kontseilari beraren abenduaren 26ko 459/2006 Foru Aginduaren bidez aldatuak) "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak, urtero ematen direnak, sortu eta emateko prozedura arautzen du. Sari horien helburua Nafarroako turismoaren alde egindako lana aintzat hartzea da.

Pasatu den denboran lortu den esperientziak erakusten du gomendagarria dela 86/2006 Foru Aginduan agertzen diren kategoriak aldatzea. Turismoaren sektoreko ikerketak, berrikuntzak eta tresna berrien garapenak geroz eta indar handiagoa dute, eta sektore horrek aurrera egin behar du turismoko ohituren eta modalitateen aldaketek jartzen duten erritmoan. Horregatik, sarien kategoria berri batean sartu dira turismoaren esparruan berrikuntza teknikoak ikertu eta garatzen dituzten enpresak eta teknika berri horiek aplikatzen dituzten enpresak.

Bestalde, foru agindu horren arabera, sarietarako hautagai proposamenak hilabeteko epean aurkeztuko dira, urtean urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.

Horrenbestez, bidezkoa da 2010eko deialdia onestea eta proposamenak aurkezteko epea irekitzea.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Sarien kategoriak aldatzea.

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak apirilaren 11n emandako 86/2006 Foru Aginduaren 3. artikulua (Kategoriak) aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

    "3. artikulua. Kategoriak.

    "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak ondoko kategoria hauetan sailkatuko dira, hartzaileen arabera:

  2. -Toki entitateak, turismo partzuergoak eta elkarteak.

  3. -Turismo enpresak edo enpresaburuak, ondoko modalitate hauen arabera:

    1. Ostatua.

    2. Jatetxeak.

    3. Zerbitzu turistikoen gaineko ikerketa, zerbitzu horien garapena eta berrikuntza eta zerbitzu horiek ematea."

  4. "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarietarako 2010. urteko deialdia

    "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarietarako 2010. urteko deialdia egiten da, aurreko artikuluan aipatutako modalitate eta kategorietan.

  5. Hautagaiak aurkeztea.

    Hautagai proposamenak foru agindu hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR