89/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, 'N-121-A errepidean Sunbillako lotunea' egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako Errepideen 2010-2018 bitarteko III. Plan Zuzentzaileak barnean hartzen duela N-121-A errepidean Sunbillako lotunea egitea.

Sunbillako saihesbidea 1992. urtean egin zen. Bi bidegurutze ditu; saihesbidearen alde bakoitzean bat. Garrantzitsuena Sunbillako hegoaldean dago, hirigunetik oso gertu dagoenez, sarbide nagusi gisa erabiltzen baita.

Bidegurutzeak biribilgune zatituak dira; hortaz, galtzada osoa zeharkatu behar da. Bidegurutzeak nahiko arriskutsuak dira, N-121-A errepidean zirkulazio handia dagoelako, eta zenbait istripu izan da.

Bide segurtasuna hobetu eta Sunbillarako sarbidea errazteko, dauden aukera guztiak aztertu dira.

Hegoaldeko bidegurutzea aldatzeko edo lotune bat egiteko (beste maila batean) aukerak aztertuta, lotunea egitea erabaki zen, bide segurtasunari buruzko arazoekin betiko bukatzea eragiten zuelako.

Errepidea Bidasoa ibaiaren ondoan dagoenez, pasabidea beste maila batean egiteko, ezin da errepideetako sestra jaitsi, uholdeak izateko arriskua izanen luketelako. Hori dela eta, proiektuak aurreikusten du N-121-A errepideko sestra igotzea eta, berrogeita hamabost metroko luzerako egitura baten bidez, biribilgune berriaren gainetik igarotzea; biribilgune horretan dago Sunbillarako eta inguruko etxebizitzetarako sarbidea.

Obrak egiteko epea murrizteko, eta horrela, zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko, egitura elementu aurrefabrikatuekin egitea aurreikusten da.

Iparraldeko bidegurutzea, N-121-A errepidea zeharkatzen duena eta zirkulazio gutxi duena, berriro diseinatuko da, bide segurtasuna hobetzeko. Hegoaldeko lotunearekin konpon ezin daitezkeen bidegurutzeak baizik ez dira onartzen; inguruko baserrietarako sarbideak bermatuta daude, betiere.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR