236/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, martxoaren 1eko 56/2004 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez onetsi zen 184 eredua, errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena egitekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren bidez, errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpenari buruzko 184 eredua eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren, eta, horrekin batera, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 1ean emandako 465/2006 Foru Aginduaren bidez informazioa emateko zenbait aitorpen eredu ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko betebeharra arautu zen, horien artean 184 eredua. Aipatu 465/2006 Foru Aginduaren 1. artikuluan xedatzen da 49.999 erregistro baino gehiago dituzten erreferentzia ereduak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkeztu behar direla, eta gainontzeko kasuetan ez dela aurkezpen mota hori erabiliko eredu horietarako.

Foru agindu honen bidez errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpenaren 184 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek bete beharreko diseinu fisiko eta logiko berriak xedatu dira.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 62.bis.4 artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen dio errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena aurkezteko eredua, modua eta tokia finkatzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak martxoaren 1ean emandako 56/2004 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez onetsi ziren errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena egiteko 184 eredua eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak. Ezarri ziren, halaber, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura.

184 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak, martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean adierazten direnak, aldatu dira, eta haien ordez foru agindu honen eranskinean adierazten direnak erabiliko dira.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2008ko informazioa jasoz, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2008ko abenduaren 24an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

184 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak

Errenta-egozpenaren araubideko entitateek informazio-aitorpena (184 eredua) aurkezteko erabili behar diren ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriek ezaugarri hauek izanen dituzte:

  1. Euskarri magnetikoen ezaugarriak:

    -Mota: CD-R (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

    -Edukiera: 700 MB bitarte.

    -ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

    -Multisesiorik ez.

  2. Diseinu logikoak:

    Erregistroen azalpena

    Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehenengo idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

    -1. mota: Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, idatz-zati hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

    -2. mota: Entitatearen erregistroa eta bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, idatz-zati hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

    Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, entitateak eta bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide bakoitzak zenbat gako eta azpigako aitortzen dituen, hainbat erregistro izanen dira.

    Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinean zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

    Hizkuntzako karaktere bereizgarrietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Horrela, Ñ letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du, eta "Ç" letrak (c larri hautsia), ASCII 199 (Hex. C7).

    Eremu zenbakizko guztiak eskuinera lerrokaturik eta ezkerrera zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

    Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez den bitartean. Ez badute, eremu zenbakizkoak zeroz beteko dira eta alfazenbakizkoak eta alfabetikoak, berriz, zuriunez.

    Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, idatz-zati honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa), eta, ondoren, aitortuak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

    184 EREDUA

    A.-0 erregistro mota

    Aurkezpen multzokakoa

    IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN AZALPENA

    1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

    '0' (zero) konstantea.

    2-4 Zenbakizkoa AURKEZTEKO EREDUA

    '184' konstantea.

    5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

    Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

    9-17 Alfazenbakiz. AURKEZLEAREN IFZ.

    Aurkezlearen IFZ jarriko da

    IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN AZALPENA

    Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

    18-57 Alfazenbakiz. AURKEZLEAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

    1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

      58-109 Alfazenbakiz. AURKEZLEAREN HELBIDEA

      Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

      58-59 SG: Bide publikoaren siglak.

      60-79 BIDE PUBLIKOA: Bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km. laburdurarekin bukatuko da.

      80-84 ZENBAKIA: Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki hamartarrik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

      85-86 ESKAILERA.

      87-88 SOLAIRUA.

      89-90 ATEA.

      91-95 POSTA KODEA: Aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

      96-107 UDALERRIA: Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

      108-109 PROBINTZIAREN KODEA: Bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren PROBINTZIAREN KODEA eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da (2. mota, orri mota, 76 idazgunea, "S"). Zenbakizkoa.

      110-114 Zenbakizkoa ENTITATE AITORTZAILEAK GUZTIRA.

      Baterako euskarrian sartutako entitate aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

      115-123 Zenbakizkoa BAZKIDEEN, JARAUNSLEAREN, ERKIDEEN EDO PARTAIDEEN ERREGISTROAK GUZTIRA.

      Baterako euskarrian sartu diren 2. motako erregistroen kopuru osoa adieraziko da (bazkideak, jaraunsleak, erkideak eta partaideak). Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan agertzen diren kopuruen baturarekin, euskarrian sartutako aitortzaileei dagozkien erregistroekin alegia (bazkideen, jaraunsleen, erkideen edo partaideen erregistro kopurua (2. motako erregistroa), "S" orri motakoak, 76 idazgunea).

      124 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

      Gako hauetakoren bat emanen da:

      'C': Informazioa CD-Rean aurkezten bada.

      'T': igorpen telematikoa.

      125-173 Alfazenbakiz. HARREMANETARAKO PERTSONA.

      Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

      125-133 TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

      134-173 IZEN-ABIZENAK: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

      174-487 ZURIUNEAK.

      488-500 Alfazenbakiz. ZIGILU ELEKTRONIKOA

      Baterako aurkezpenetako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriunez beteko da.

      * Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

      * Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zuriunez beteko dira.

      * Zenbakizko eremu guztiak eskuinetik lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik.

      * Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretik lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

      184 EREDUA

      B.-1. erregistro mota

      Aitortzailearen erregistroa

      IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN AZALPENA

      1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

      '1' (bat) konstantea.

      2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA

      '184' konstantea.

      5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

      Aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zifrak.

      9-17 Alfazenbakiz. AITORTZAILEAREN IFZ.

      Errenta-egozpenaren araubidea duen entitatearen IFZ adierazi.

      Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR