136/2010 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako zazpi lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 28an hartutako erabakia, zeinak unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak sortzen baititu.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 lege organikoaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat. Urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionala ezartzen duena eta urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen duena aplikatuz, eta kontuan hartuz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onetsi zituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 80. artikuluak eta ondorengoak ezartzen dutena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegian ezarritakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez aldatu baitzuen, bidezkoa da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak eskuratzeko deialdia onestea.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Atalak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaritzak ontzat eman duena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik.

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Lege indardunek eman dizkidaten eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.

Bigarrena.-Ebazpen honekin batera datozen oinarriak onestea.

Hirugarrena.-2010eko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden kontusailei egotziko zaie lanpostuak betetzeko egindako gastua:

-Oinarrizko lansariak 21/21.00/120.01 88.180,72 euro.

-Lansari osagarriak 21/21.00/121.01 73.854,74 euro.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oinarriak

  1. -Arau orokorrak.

    Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen duena, urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez aldatutako erabakia, eta ordezko izaerarekin Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorra eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

  2. -Izangaiek bete beharrekoak.

    2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:

    1. Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.

      Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.

      Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.

    2. Hamazortzi urte beteta izatea, eta erretiro adina beteta ez edukitzea.

    3. Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

    4. Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

      2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bildu beharko dituzte:

    5. Hautagaiak gaituta egongo dira dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12 eta 13. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

      Halaber, parte hartu ahalko dute uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuan, unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetara sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duen horretan, ezarritakoari jarraikiz gaituta daudenek. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituta daudela.

    6. Era berean, dagozkien kidegoetara aurkeztu ahalko dira Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu duten Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateko irakasleak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak, interesdunak eskatuta, emandako ziurtagiriarekin bat etorriz. Kasu hauetan, lehiaketa ebatziko duen batzordeak erabakiko du beren irakaslana betetzeko beharrezkoa den ezagutza-maila gaztelaniaz.

      Bigarren oinarrian zerrendatutako betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta karrerako funtzionarioaren lanpostuaz jabetu arte beteko dira.

  3. -Eskaerak.

    3.1. Sarbide-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrera igorrita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez:

    1. Behar bezala betetako eskabidea, II. Eranskineko ereduaren arabera.

    2. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo nortasun txartelaren fotokopia.

    3. Deialdiaren 2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak.

    4. Ordaindu beharreko tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.

    Izangaiek 25 euro ordainduko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoari azterketarako eskubide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-sarrera edo banku-transferentzia Nafarroako Rural Kutxan egingo da, 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu korrontean, honako hau adierazirik: "Nafarroako Unibertsitate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR