613/1996 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Fundazioen Erregistroaren egitura eta funtzionamendua erregulatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeak, fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen zuen hark, bere 1. Xedapen Gehigarrian xedatzen duenez, Fundazioen Erregistroa sortzen da, Lehendakaritza eta Barne Departamentuaren menpean.

Honako Foru Dekretu honen helburua da Erregistro berri horren egitura eta funtzionamendu arauak finkatzea, horrela erregulatzen ahal direlarik bertan sar daitezkeen fundazioak, egintza inskribagarriak eta horien publizitatea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren hamaikan hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen Lehen Xedapen Gehigarriaren bidez sortutako Fundazioen Erregistroa, fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duena, Lehendakaritza eta Barne Departamentuaren menpean egonen da eta Barneko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuari atxikia.

  2. artikulua. Fundazioen Erregistroan inskribatu ahalko dira Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumako 44. Legearen babesean eraturiko fundazioak. Alabaina, 10/1996 Foru Legeari jarraikiz, inskripzioa egitea ezinbestekoa izanen da bertan erregulatutako tributu araubideaz baliatu nahi badute.

  3. artikulua. Inskripzioa egiteko eskabidearekin honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  4. Fundazioaren sorrerako agiria, xehetasun hauek bederen agertu beharko dituelarik:

    1. Sortzaileen izen-abizenak, adina eta egoera zibila, pertsona fisikoak badira, eta elkartearen izena, pertsona juridikoak izanez gero, eta nazionalitatea eta helbidea kasu bietan.

    2. Fundazio bat eratzeko borondatea, Foru Berriaren 44. Legean xedatutakoaren babesean.

    3. Fundazioaren dotazioa, horren balorazioa eta ekarpenaren forma eta errealitatea.

    4. Fundazioaren Estatutuak, zeinen edukia hurrengo artikuluaren manuetara egokituko baita.

    5. Gobernu organoa osatzen duten pertsonen identifikazioa, bai eta haien onarpena ere.

  5. Entitatearen izaerari, haren xedeei eta garatzen dituen edo egin gogo dituen jarduerei buruzko azalpen txostena.

  6. artikulua.1. Fundazioaren Estatutuetan agertarazi beharko dira:

    1. Entitatearen izena, bertan "Fundazio" hitza agertu beharko delarik.

    2. Fundazioaren xedeak.

    3. Fundazioaren helbidea, eta bere jarduera zein lurralde eremutan garatuko dituen zehaztea.

    4. Baliabideak fundazioaren xedeetan aplikatzeko eta onuradunak hautatzeko arau oinarrizkoak.

    5. Ondarearen norabidea Fundazioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR