6/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeei eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean badira Espainiako beste lurralde batzuetan jaio diren edo hango jatorria duten herritarrak biltzeko eta horien arteko adiskidantza indartzeko kultura eta josteta entitateak. Entitate horiek egiten dituzten jardueren bidez lan, familia edo beste inguruabar batzuengatik Nafarroan bizi diren pertsona horiek beren jatorrizko tokietako nortasunaren ezaugarriei eusten diete.

Nafarroako Gobernuak entitate horiek jarduerak egiteko eta horien funtzionamendurako laguntzak ematen ditu, eta 2010eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan badira xede horretarako kontu-sailak.

Espainiako beste erkidego batzuetako etxe eta elkarteek eta horien federazioek Nafarroan egiten dituzten jarduerak mantentzea eta sustatzea gizarte interesekoa denez, bidezkoa da entitate horiei laguntza ekonomikoak emateko beste deialdi bat onestea. Laguntza horien bidez, besteak beste, kultur eta gizarte jarduerak, inbertsioak eta funtzionamendu gastuak finantzatuko dira.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuan aitorturiko ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Espainiako beste autonomioa erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxe eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onestea. Diru-laguntzak honako foru agindu honen eranskinean bildu diren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz emanen dira.

  2. 78.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura:

    -57.000 euro, "Nafarroan egoitza duten beste erkidegoetako etxeentzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144105 kontu-sailaren kargura, 2010eko gastuen aurrekontutik.

    -21.000 euro, "Nafarroan egoitza duten beste erkidegoetako etxeetarako lokalak eta ekipamendua erosi eta hobetzea" izeneko B20003-B2220-7819-144102 kontu-sailaren kargura, 2010eko gastuen aurrekontutik.

  3. Foru agindu hau igortzea Nafar Biltokien, Erkidegoen Etxeen eta Elkarteen Atalari, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari dagokionez, ezarrita dagoenarekin bat.

    Iruñean, 2010eko urtarrilaren 15ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

    ERANSKINA

    Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxe eta elkarteei eta horien federazioei 2010eko ekitaldian laguntzak emateko deialdiaren oinarriak

  5. Xedea eta helburua.

    Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak Espainiako beste erkidegoek Nafarroan dituzten etxe eta elkarteei eta horien federazioei ematen dizkien laguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, haien kultur eta gizarte jarduerak, inbertsioak, funtzionamendu gastuak eta antzekoak finantzatze aldera.

    Zehazki, laguntza horien helburuak hauek izanen dira:

    1. Kultur, kirol eta josteta jarduerak, hala beraien jaietan antolatzen dituztenak nola jarduera arruntak, denak 2010. urtean egin beharrekoak.

    2. Funtzionamendu edo finantza gastuak.

    3. Egoitzak erosi, hobetu edo ekipamenduz hornitzeko gastuak.

  6. Aurrekontuan dagoen dirua.

    Deialdi honetara 78.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

    -57.000 euro, "Beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeentzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144105 kontu-sailaren kargura.

    -21.000 euro, ''Beste autonomia erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeetako lokalak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea'' izeneko B20003--B2220-7819-144102 kontu-sailaren kargura.

    Deialdi honetarako bi kontu-sail horietako dirua bukatzen ez bada, gelditzen den dirua erabiltzen ahalko da 2010eko beste deialdi hauetan: beste herrialde batzuek Nafarroan dituzten biltokiei, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeei eta Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei diru-laguntzak emateko deialdietan.

  7. Laguntzak emateko prozedura.

    Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  8. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    Deialdi honetan ezarritako laguntzak jasotzen ahalko dituzte Nafarroan egoitza duten beste erkidegoetako elkarte eta etxeek, baita horien federazioek ere.

    Parte hartzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskaera aurkezten duten unean:

    1. Legez eratua izatea eta dagokion erregistro ofizialean elkarte gisa erregistraturik egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez edukitzea eta sozietatearen xedea kultur, kirol eta gizarte jardueren antolaketa izatea.

    3. Entitatearen izen ofizialean "Nafarroa" hitza izatea edo, bestela, horretatik eratorritako beste hitz bat, edo Nafarroako Foru Komunitatearekin soilik eta garbi lotutako beste adierazpen bat.

    4. Behar bezala onetsitako barne estatutuak izatea.

    5. Entitatearen ordezkariak hautatzean eta barreneko funtzionamenduan parte hartze...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR