25/2012 FORU DEKRETUA, maiatzaren 23koa, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, 1.2) artikuluan, ezartzen du haren ezinbesteko helburuak direla herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea Nafarroan.

Urriaren 13ko 297/1998 Foru Dekretuak Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako toki entitateek euskararen erabilera udal eskumeneko esparruan babestu eta sustatzeko lankidetza markoa arautu zen.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautu zen; hortaz, komenigarria da indarra duen legezko esparrura egokitzea Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako toki entitateen arteko erlazio mota horiek. Interesa duten toki entitate guztiei publizitatea eta lehia bermatzen dizkien deialdi publikoaren bidez kudeatuko dira laguntzak.

Arau hau, gainera, bereziki egokia da, prozeduraren sinplifikazioa baitakar, gardentasunaren helburuetan aurrera eginez.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 23an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Foru dekretu honen xedea da laguntza tekniko, antolaketazko eta ekonomikoak arautzea, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko programak garatzen dituzten Nafarroako toki entitateei emateko eta euskarari buruzko arauditik hizkuntzaren arloan eratortzen diren betebeharrei erantzuteko.

  3. Honako hauek dira laguntza hauen barrenean sartzen diren jarduerak:

    1. Euskararen erabilera sustatzea udal eremuan.

    2. Toki entitatearen zerbitzuko langileen eta udalkideen prestakuntza.

    3. Toki entitateei aholku ematea, haiek hala eskatzen dutenean, administrazioaren jarduna egokitzeko hizkuntzaren arloan indarra duen araudira.

    4. Udal eremuan euskara erabili eta sustatzearekin ikustekoa duen beste edozein, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki entitateen artean hitzartzen ahal direnak, indarreko araudiaren babesean.

  4. artikulua. Programen aplikazioa.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzak toki entitateek euskara erabili eta sustatzeko egin ditzaten programak garatze aldera honelakoak izan daitezke:

    1. Ekonomikoak, programa horiek sortutako gastuak finantzatzeko laguntzen bitartez.

    2. Teknikoak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR